Ilusioz beteriko lantaldea gara. Gazteontzat interesgarri izan daitezkeen gaiak jorratzen ditugu blog honetan, elkarrizketak, albisteak, erreportajeak zein bideoak. Gaien zerrenda luzea da baina besteak beste, etxebizitza, lana, teknologia berriak, Euskadiko Gazteak lankidetzan, Gazte-txartela, Auzolandegiak, boluntariotza, jaialdiak, trukeak, aisialdia… bezalako gaiak aurki ditzakezue.

2006an ekin genion Gazteaukeratik blogaren abentura martxan jartzeari eta kementsu jarraitu nahi dugu ibilbide honetan, garaian garaiko informazioaren berri ematen.

Badakizue ezta? Gazteak zarete protagonista eta zuen iradokizunak beti izango dira ongi etorriak!