Ikasketak amaitzen dituzten gazteek lan egin nahi izaten dute.  Horren agerikoa den baieztapen hori ilusio bihurtzen da batzuetan; eskaintza urriei, behin-behinekotasunaren eragin handiari eta gustuko ez duten lanaldi partzialeko lanari COVID-19ak lan-esparruan izan duen eragina erantsi behar zaio.

Asko dago jokoan, izan ere, gazte batentzat enplegu bat izatea emantzipatzeko aukera ematen dioten diru-sarrerak lortzeko modua izatea da, noski.  Baina bizitzeko modu bat ere bada, lanpostu horretan benetan egokitu nahi baitu eta lanpostuan bere gaitasunak garatu nahi baititu, horretarako prestatu delako, gai sentitzen delako eta gizarteari ekarpena egin nahi diolako.

Beharrezko laneratze horretan laguntzeko, erakunde askok gazteen kontratazioa sustatu nahi dute, eta beste batzuek bekak edo laguntzak ematen dituzte; beraz, erakunde horiek egiten dituzten deialdien daten eta eskakizunen aurrean adi egotea komeni da.  Hala ere, oro har, Euskadin informazio, orientazio, laguntza eta bitartekaritzarako zerbitzuak eskaintzen dira enplegua bilatzeko; ondoren, horietako batzuk aurkezten dizkizugu.

  • Lehenengo erreferentzia nagusia Euskal Enplegu Zerbitzua da, LANBIDE; zerbitzu horrek bilatzaile bat eskaintzen du bere enplegu-eskaintzekin, bai eta komunikabideetan eta enplegu publikoan argitaratutakoekin ere. Enplegurako orientazio-zerbitzu pertsonalizatua ere eskaintzen du, profesionalek artatzen dutena.
  • GAZTEAUKERA gazte atariak informazio osatua eta eguneratua eskaintzen du enplegu-zerbitzuei buruz, lana bilatzeko eman beharreko pausoei buruz, enplegu publikoari buruz, lotura interesgarrien zerrenda zabal bat, etab. Eta indarrean dauden eskaintza eta deialdiei buruzko bilatzailea Gazteinformazioa ere badu.
  • GazteBizHitza Euskadiko gazteei zuzendutako laneko orientazio- eta aholkularitza-zerbitzua da.
  • Lurraldeen arabera, gazte -informazioko hainbat zerbitzu dituzu eskuragarri:
  • Udalek ere lana bilatzen laguntzeko beren baliabideak eskaintzen dituzte:
  • Fondo Formación Euskadi erakundeak kualifikazio- eta laneratze-planak eskaintzen ditu langabezian dauden pertsonentzat, bai eta langileentzako prestakuntza-programak ere.
  • Hobetuz Langileen Prestakuntzarako Euskal Fundazioak EAEn egiten den langileen prestakuntza osoa jasotzen du.

Ikasketak, Lana zein Etxebizitzaren inguruko zalantzak argitzeko GazteBizHitza Euskadiko gazteentzako orientazio eta aholkularitza doako on-line zerbitzua da. Zuk aukeratu whatsappez, telefonoz zein emailez bota zure galdera