Koronabirusaren krisiak keinu solidarioak handiagotu ditu: agerian geratu dira Euskadiko neska-mutil askoren elkartasuna eta konpromisoa, egoera ahulenean zeudenei edota behar handienak zituztenei lagundu baitiete, oso keinu xumeak bezain humanitarioak eginez.

Baina ez dira ez lehenak eta ez bakarrak izan: gure inguruko gazte asko eta asko dabiltza beren egunez egunekoan ekintza solidarioen bidez gizarte hobe bat lortzeko ahaleginean. Bide asko hautatzen dituzte horretarako: bakarrik dauden adineko pertsonei laguntzea, nazioarteko boluntariotza-programa batean parte hartzea, odola ematea, doako laguntza ematea eskolan, bidezko merkataritzako produktuak erabiltzea, animaliak hartzea etxean, kirol-proba solidarioetan parte hartzea, elikagaien bankuari dohaintzak egitea, etab.

Ekintza boluntarioa laguntza emateko jarrera horrek definitzen duela esan behar da, baina gazteen artean  zumatzen da halako bilakaera bat non laguntzeko jarrerak parte-hartze sozialarekin lotutako kontzeptu zabalagoa hartzen duen, horrez gain, militantzia edota kolaborazioa ere barne hartzen ditu, jendea sentsibilizatzeko eta gizartea osatzen duten pertsona guztientzat gizarte hobea lortzeko.

Zifrei dagokienez, Gazteriaren Euskal Behatokiaren azken datuen arabera, 15 urtetik 29ra bitarteko gazteen artean, % 11,5 boluntariotzan aritzen da (emakumeen % 15 eta gizonen % 8). Euskadiko gazteen konpromiso hori berretsi du Euskal Herriko Unibertsitateak ere: gradu-ikasketetako ikasleek, urtero, 18.000 ordutik gora eskaintzen dizkiete boluntariotzari eta parte-hartze sozialari.

Bestalde, Euskadiko gazteen altruismoaren adibide argia da Euskadiko Gazteak Lankidetzan programa, baliabide gutxi eta zailtasun handiak dituzten pertsonen bizitza hobetzea xede duten proiektuetan parte hartzeko gogoa agerian uzten baitu, nahiz eta 1993tik lehen aldiz ezin izan den ospatu aurten, parte-hartzaileen segurtasuna zaindu ahal izateko.

Boluntariotzan eta lankidetzan oinarritutako esperientzia bat bizi nahi baduzu, Gazteaukerak emango dizu behar duzun informazio guztia. Nabarmentzekoa da Europako Elkartasun Kidegoa, 18 urtetik 30era bitarteko gazteei elkartasunezko jarduerak egiteko aukera eman nahi dien Europar Batasuneko programa; jarduera horiek hainbat esparrutan egin ditzakete, beren herrialdean nahiz atzerrian.

Ikasketak, Lana zein Etxebizitzaren inguruko zalantzak argitzeko GazteBizHitza Euskadiko gazteentzako orientazio eta aholkularitza doako on-line zerbitzua da. Zuk aukeratu whatsappez, telefonoz zein emailez bota zure galdera