Gazteaukera gazteen atariaren barneko zerbitzua da GazteBizHitza, eta Euskadiko gazteei orientatzen eta erabakiak kontzienteki eta lehen eskuko informazio ofizial eta objektiboan oinarrituta hartzen laguntzeko lan egiten dugu.

GazteBizHitzak sareko orientazioa eta aholkularitza eskaintzen ditu, eta prestakuntzarekin, enpleguarekin eta etxebizitzarekin lotutako edozein eskariri erantzuten dio. Galderak mezu elektroniko bidez eta whastsapp bidez bidal daitezke, eta azkar erantzuten diegu.

Gaztea bera da bere erabakiak hartu behar dituena, baina informazioa eta ikuspegi zabalagoa izateak ekintza-planak arrakasta izateko aukerak areagotzen ditu.

GazteBizHitzan galdera bat jasotzen dugunean, uste dugu informazioa bezain garrantzitsua dela galdera egiten duen pertsonari egiten zaion harrera. Entzute aktiboan, enpatian eta harreran sinesten dugu; eskaera jaso ondoren, eskaera egin duen pertsonaren tokian jartzen gara, haren egoera hobeto ulertzeko eta egoera horretan laguntzeko.

Azkenik, jarraipen bat egiteko aukera ere eskaintzen dugu, egindako aurrerapenak eta emaitza onak nahiz etorkizunean izan ditzaketen beharrak ezagutzeko.

Jasotako galderetan gai asko ukitzen dira: unibertsitate-ikasketetarako bekak, praktikak estatuan eta nazioartean, enplegu publikoa, aisialdirako titulazioak lortzea, ikasleentzako egoitzak, enplegu publikoarekin lotutako euskara-probak, etxebizitza-alokairua, etab. Hona hemen adibide batzuk:

  • Euskotreneko oposizioak aterako dira? Informazioa nahiko nuke
  • Egun on, erizaintzako laguntzaile titulua Euskaditik kanpo atera nuen, eta hor ere baliozkoa den jakin nahi nuke, itzultzeko asmoa baitut.
  • Arratsalde on! Esan didate zeinu-hizkuntza ikasteko goi-mailako ziklo bat dagoela, online ikasteko aukera dago?
  • Egun on, nire ikasketak Guadalajaran (Mexiko) egiteko bekaren bat eskatzeko aukera dagoen jakin nahiko nuke.
  • Kaixo!! Bartzelonara joango naiz ikastera eta dauden beken informazioa nahiko nuke.
  • Egun on, aisialdiko begiralearen diploma titulu ofiziala al da?
  • Irailean etxe bat alokatzeko aukerak jakin nahiko nituzke.
  • Haur Hezkuntzako goi-mailako zikloa online egiterik ba al dago?
  • Zalantza bat daukat. Irailean etxe bat alokatzeko gogoa daukagu nire bikoteak eta neuk eta jakin nahi genuke ea laguntzaren bat dagoen alokatzeko orduan. Eta horrela bada, zein baldintza bete behar diren. Eskerrik asko