DBHko 4. mailari ekin aurretik, ikasleek zenbait irakasgai hautatu behar izaten dituzte, eta beste batzuk baztertu. Ez da beti erraza izaten aukera egitea, 14-15 urterekin oso normala baita zer ibilbide egin argi ez edukitzea: letrak, zientziak, heziketa-graduren bat… Eta lehen erabaki horiekin hasiko dira ibilbide horiek definitzen.

Hasiera baino ez da, eta beste erabaki batzuk hartu beharra etorriko zaie gero. Horregatik, etengabeko autoebaluazioa egitea komeni da.

Gogoan izan behar dugu ikasleek erabakiak hartzen dituztenean eragina duten faktoreak emozionalak direla, neurri handi batean, eta gustuko dutenarekin (lehentasunak agerian jartzea) edo ez dutenarekin (aukerak baztertzea) lotuta egoten direla. Gerta daiteke aitaren edo amaren lan-jarduera erakargarria izatea haientzat, edota testuinguru ekonomikoak edo sozialak baldintzatzea, hein batean, erabakia.

Ikastetxeetan, zeregin garrantzitsua betetzen du, arlo horretan, orientatzaileak, ikasleei beren bokazioa aurkitzen laguntzen baitie, bai eta haien ezaugarrietara hobekien egokitzen diren ikasketetara eta lanetara bideratzen ere.

Pertsona batek gauzak oso argi dituenean ere, komeni izaten da gogoeta egiteko astia hartzea, eta aztertzea ea egiaz pertsona horren trebetasunak, interesak, balioak eta ezaugarriak hartutako erabakiari ondo doazkion.

Unibertsitatearen inguruko informazioa eta orientazioa nahi dutenentzat, EHUk badu zerbitzu bat, hiru lurraldeetan zehazki  xede horretarako langileekin:

Interneten, erreferentzia ugari aurkituko dituzu, baina honako esteka hau azpimarratu nahi dugu, arlo guztietan orientatzeko test erabilgarri batera bideratuko baitzaitu:

Eta gogoratu GazteBizHitza zerbitzuak ere eduki praktiko ugari eskaintzen dizkizula:

Ez du ezertarako balio presaka ibiltzeak; norberak bere burua ezagutzeak eta erabakiak arduraz hartzeak denbora eta pazientzia eskatzen dute; baina, gogobeteta utziko zaitu azken emaitzak, zalantzarik gabe. Animo!

Ikasketak, Lana zein Etxebizitzaren inguruko zalantzak argitzeko GazteBizHitza Euskadiko gazteentzako orientazio eta aholkularitza doako on-line zerbitzua da. Zuk aukeratu whatsappez, telefonoz zein emailez bota zure galdera