STEM… STEAM… Baliteke azkenaldian sigla hauek entzun izana. Baina, zeri buruzkoak dira? Zein da beraien esanahia?  STEAMari buruz hitz egiten digutenean zeri buruz hitz egiten diguten ulertu eta jakiteko momentua heldu da. Ready? Go!

STEAM… Zer da?

Ingelesez Science, Technology, Engineering and Maths hitzen hasierako hizkien akronimoa da. Ezagutza-arloak  zatitu beharrean, ikaskuntza eredu hau lau jakintza-arloen lotura eta integrazioan oinarritzen da; horrela, ikaskuntza -esperientzia integratzaile  bihurtzen da.

Eta STEAM hezkuntza?

Lehen aipatu ditugun siglei Arteetako A letra batu zaie. Zergatik? Sorkuntza eta arte gaitasunak STEM hezkuntzarekin  elkartzea delako ideia. Modu honetan, berrikuntza eta diseinua bezalako alderdioen balioaren garrantzia azpimarratzen da, baita, jakin-minaren eta irudimenare garapena… edo arazo baten aurrean konponbide desberdinak eta anitzak aurkitzea  ere. Eta jakintza-arlo hauek banatzen dituzten marrak pixkanaka ikusezinak bihurtuz joaten dira.

Irudikatzeko momentua heldu da: matematiketan, baina baita ikus-entzunezkoetan ere, adituak diren video-joko egileak;  arazorik gabe kazetaritza eta estatistika bateratzen dituzten datu-zientzialariak; ingeniaritza edo diseinu industriala uztartzen dituzten artistak… Irudikatu dezakezu? Berri onak ditugu zuretzat! Jadanik existitzen dira, beraz, ez dago zertan irudikatu!

Zergatik STEAM eredua?

Teknologia edonon aurkitu dezakegu, inguratzen gaitu eta geroz eta konplexuagoa da. Beraz, jakintza duten pertsonak behar ditugu, baina  arazo zailak konpontzen, ebidentziak  biltzen eta ebaluatzen, eta kanal eta bide ezberdinetatik jaso dezaketen informazioa aztertzen ere jakin behar dute pertsona hauek.

UNESCOk esaten duen bezala, garapen ekonomiko eta sozialak zientzia eta teknologiaren garapena  behar du, eta, beraz, hezkuntza-maila guztietan modu integratu batean txertatu, eta, era berean,  guztien hezkuntza zientifikoa hobetu beharra dugu.

Euskadin, Eusko Jaurlaritzaren Heziketa Sailak mota honetako hezkuntza-programa bat garatu nahi du, europear beste herrialde batzuetan bezala. http://steam.eus/

Non ikasi dezaket eredu hau?

Berez ez dago  STEAM ikasketa edota karrerarik. STEAM estrategia ikasketa ezberdinetan txertatzen da, bai graduetan, bai lanbide heziketan ,  bai irakaskuntzaren beste atal batzuetan.  Hauek dira Euskadin martxan dauden STEAM proiektuak:

http://steam.eus/proiektuak/

Dudarik gabe ikastetxe, institutu eta unibertsitateetan talde-lana, irtenbideen bilaketa, esperimentazioa, informazio bilaketa aktiboa… zabaltzea desiragarria da.

Ikasketak, Lana zein Etxebizitzaren inguruko zalantzak argitzeko GazteBizHitza Euskadiko gazteentzako orientazio eta aholkularitza doako on-line zerbitzua da. Zuk aukeratu whatsappez, telefonoz zein emailez bota zure galdera