Lanzadadera de empleo

Proaktibitatea, konfiantza, elkarrekiko laguntza, berritasuna, ilusioa, malgutasuna, norbere burua gainditzeko grina, lan-taldean aritzea, baikortasuna… Hauek dira enplegu anezkak sortzen dituzten pertsonek lagun dituzten balioak.

Baina, zer dira enplegu anezkak? Helburu berdina lortu nahi duten lanik gabeko pertsonen taldeak dira. Zein da helburu hau? Enplegua lortzea, norberaren edo besteren kontura. Hemen dituzu beraien ezaugarrietako batzuk:

  • Talde heterogeneoa: profil ezberdina duten eta lanik gabe dauden pertsonez osatua, era askotako heziketa ibilbideekin eta bestelako lan eremuetatik datozenak.
  • Adimen emozionala, komunikazio dinamikak, elkarrizketa pertsonalen entrenamendua eta abarren inguruko heziketa bilera eta saioen bitartez konpetentzietan indartzea.
  • Talde saioen koordinazioa coaching-ean aditua den pertsona batek lagunduta, baita banan-banako jarraipen bat eskaintzen duena ere.
  • Enpresekin harreman zuzena, personal-arduradunekin bilerak… Azken finean enpresen beharrizanak eta lan-eskatzaileen profilak elkartu eta ikustaraztea da helburua.
  • Izaera solidarioa: enplegu bilaketa taldekideekin batera egiten da, ez banan-banako modu batean. Elkarlaneko kultura sustatu egiten da, taldearen helburua taldekide guztiek enplegua aurkitzea da.
  • Babes instituzionala: erakunde sustatzaileez gain, Euskadin Foru Aldundiek martxan ipintzen laguntzen dute eta udalek beraien garapenerako tokiak uzten dituzte.

Interesatutako pertsonek borondatez hartzen dute parte, inongo ordainik gabe eta zehaztutako epeetan, erakundeek bultzatzen duten deialdi publikoetara heldu behar dira.

Anezkek konpromiso gradu altu bat eskatzen dute, programaren iraupenean (bost hilabetekoa izaten da normalean) partaidetza eta asistentziari dagokionez. Denboraldi honetan heziketa eta lan saioak ezartzen dira. Denboraldi honen erdialdean lan merkaturatzea suertatzea ohikoa da, gainontzeko taldekideentzat aparteko indarra suertatzen delarik.

Euskadiko hiru lurraldeetan anezken esperientzia arrakastatsuak aurki ditzakegu, foru aldundiek sustatutakoak, beste erakundeekin batera. 2018ko urrian deialdi berriak aterako dituzte Araba eta Bizkaiko Aldundiek. Enplegu anezkak

Ikasketak, Lana zein Etxebizitzaren inguruko zalantzak argitzeko GazteBizHitza Euskadiko gazteentzako orientazio eta aholkularitza doako on-line zerbitzua da. Zuk aukeratu whatsappez, telefonoz zein emailez bota zure galdera