Master bat ikasi

Bolonia Planaren ezarpenak Europear unibertsitate sistemaren berrikuntza eta bateratzea suposatu du.

Graduek lizentziaturak eta diplomaturak ordezkatu dituzte eta era berean masterren ikaskuntza bultzatuko dituzte. Gradu titulua lortzeko, kreditu sistema berriak aurreikusita dauden lau kurtsoetan 240 kreditu lortu behar direla ezartzen du (Arkitektura, Medizina, Albaitaritza, Farmazia, odontología eta agronomia adarreko zenbait ingenieritza).

Behin graduko titulua lortu dugula, bi aukera ditugu: lan mundura batu edo unibertsitateko ikasketen bigarren zikloari pausu eman. Master ikasketa hauek hezkuntza aurreratua, espezializatua edo disziplinia anitzekoa lortzera zuzendutak daude, kurtso bateko edo biko iraupena dutelarik (60etatik 120ra kreditu).

Beste diziplina bateko master bat aukeratzeak bide berriak zabaltzeko modua izan daiteke, interes berriak piztuz

Berez, gradua ikasi ondoren master bat ikastea, espezializazioa lortzeko ohiko bidea da, pentsatu ohi delako masterrek aurretik burutu diren ikasketekin harremana izan behar dutela. Hala ere, ez du zertan horrela izan behar eta beste diziplina bateko master bat aukeratzeak aukera berriak zabaltzeko modua izan daiteke, interes berriak piztuz. Baliteke bokazioa eta enplegagarritasunari lehentasuna emateko momentua izatea.

Edozein erabakiarekin suertatzen den bezala, abantailak eta desabantailak daude. Erabakia hartzeko zenbait egoera eman behar dira: denbora eta diru inbertsioa (norbanako finantziaketa, kredituak, bekak, etab. ), mugikortasun aukera, programaren edukien egokiera norberaren interesetara moldatua izatea, iraupena, modalitatea on-line, presentziala edo ordutegi trinkoetan… Laburbilduz, erabakia aztertu eta neurtzeko denbora hartzea komenigarria da.

Bada masterra atzerrian ikasten duen jendea ere; esperientzia honekin, titulua lortzeaz gain, aberasgarri izango den bizipen perstonal eta kulturala izango dugu.

UPV/EHUn 2018/2019 kurtsoan masterrak ikasteko izen ematea on line izango da, apirilaren 2tik maiatzaren 31ra, salbuespenekin.

 

Ikasketak, Lana zein Etxebizitzaren inguruko zalantzak argitzeko GazteBizHitza Euskadiko gazteentzako orientazio eta aholkularitza doako on-line zerbitzua da. Zuk aukeratu whatsappez, telefonoz zein emailez bota zure galdera