Prest dugu Gazte-txartelaren Pack 2018a, hainbat abantaila interesgarrirekin: aisialdiaz, kulturaz, kirolaz zein bestelako eskaintzez topera disfruta dezazun dirua aurreztuz. Abantaila guzti hauek 2018 osoan zehar erabili ditzakezu. Pack-eko eskaintzez gozatzeko zure mugikorrera jeitsi behar duzu aplikazioa.

Zer aurki dezaket App-ean?

Gazte-txarteldunentzako deskontu-txartel bereziak daude Pack Gazte-txartela 2018an. Deskontu-txartel horiek 2018ko abenduaren 31ra arte erabil daitezke, betiere eskaintzan besterik jartzen ez badu.

Nola erabiltzen da App-a?

APPko promozioetan parte hartzeko ezinbestekoa da Gazte-txartela eta NANa aurkeztea. Erakutsi aplikazioko deskuento-txartela eta klikatu bere TRUKATU botoian; ondoren balioztatu. Trukatu ondoren deskuento-txartela desagertu egingo da aplikaziotik.