Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna ospatu da berriki (otsailak 11an), Nazio Batuen Batzar Nagusiak hala erabaki baitzuen 2015eko abenduan. Emakumeek zientzian duten papera indartu eta bultzatzeko eguna da berau, eta nola ez aldarrikapen eguna baita.

UPV/EHUn antolatutako ekitaldiak

Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedrak prestatu du ‘Ez da pertzepzio bat’ bideoa. Horren bidez salaketa egin nahi du, eta esku hartzeko eta batik bat lan egiteko deia zabaldu nahi du zientzian ere gizon eta emakumeek eskubide eta aukera berberak izan ditzaten. Halaber, Zientziaren Arloko Emakume eta Neskatoen Nazioarteko Egunaren harira honako programazioa antolatu dute, emakumeek zientziarekin duten harreman bistaratzeko.

First Lego League

Hezkuntzak zeresana du kultura zientifikoaren bultzadan eta badira egitasmoak txikitatik interes hori pizten laguntzen dutenak: First LEGO League Euskadi esaterako. First Lego League  kirol-ekimen formatua duen nazioarteko txapelketa da eta bere helburua 10 eta 16 urte arteko ikasleen artean bokazio zientifiko-teknologikoak, sormen-espiritua eta berrikuntza indartzea dira. 8 urteko ibilbidea du eta 3000 ikaslek parte hartu dute dagoeneko.

Emakumeak zientzian karta-jokoa

“Emakumeak zientzian” karta-jokoaren helburua da emakumezko zientzialari garrantzitsu eta, askotan, ezezagunak ezagutaraztea jokalariei. Jokoak, gainera, haurrentzat inspirazio-iturri izan daitezkeen ereduak ematen ditu. Hizkuntza askotara itzulia izan da joko hau, crowdfounding kanpaina bati esker.