Unibertsitatera joateko 18 urte izan behar direla pentsatzen dutenak badira, baina ez da horrela! Pertsona batek gogo eta grina badu, saiatuta, bere adinak ez du axolarik; ikasketa berri honek pertsona gisa errealizatua sentiaraziko du eta gaitasunak emango dizkio.

25 urterekin unibertsitate garaia hasi nahi dutenen kopurua goraka doa. Hau guztia arrazoi desberdinengatik gertatzen da: ikasketak bukatu gabe utzi zituztelako, hasteko aukerarik izan ez eta ametsa bete nahiko luketelako, lana topatzeko aukerak handitzen direlako eta abar. Pertsona hauentzat esfortzua handia da, agian ikasketak lanarekin eta familia bizitzarekin partekatu beharko dituzte eta. Hala ere, askotan ikasle gazteen motibazioa baina handiagoa dute.

Adin konkretu bat izatea ez da nahikoa, jakina, beharrezkoa den titulazio akademikoak ez izateak froga bat gainditzea eskatzen du. Unibertsitateek sarbide probak burutzen dituzte eta urtero eskaintzen dituzte.

Euskal Herriko Unibertsitateak izena emateko epea otsailaren 5etik 9ra ezarri du. Honetaz gain, sarbide probak bi fase dituela jakin behar duzu: orokor bat, ariketa linguistikoak eta hizkuntzak dituena; eta espezifikoa den bat, aukeratutako formakuntzarekin bat datorrena.

Sarbide frogak modu librean gainditzeko zailtasunak dituztenek kontuan har dezakete UNEDek formakuntza ikastaroak eskaintzen dituela.

Egoera honetan bazaude, zorionak! ez diozu garrantzirik eman behar klaseko nagusienen artean egoteari, edota gaiak irakasten dituenaren adina gainditzeari, garrantzitsuena pertsona gisa haztea da eta honek… ez dauka adinik.

 

 Ikasketak, Lana zein Etxebizitzaren inguruko zalantzak argitzeko GazteBizHitza Euskadiko gazteentzako orientazio eta aholkularitza doako on-line zerbitzua da. Zuk aukeratu whatsappez, telefonoz zein emailez bota zure galdera