Lagun berriak egin, Euskal Herria ezagutu eta mila abentura euskaraz bizi nahi badituzu, aukera paregabe eskaintzen dizu Euskarabentura egitasmoak. 2018ko uztailean, 16 eta 17 urte arteko 120 gaztek aukera izango dute Euskal Herriko Done Jakue bidea egin eta hainbat ekintzaz gozatzeko: museoak bisitatu, hitzaldiak, tailerrak, kirol txapelketak, eztabaidak, astronomia hitzaldiak, etab.

Nola parte hartu dezaket?

Honako baldintzak bete behar dira parte hartzeko:

  • 2001 edo 2002 urtean jaio izatea.
  • Euskaraz hitz egitea.

Izen-ematea eta lanen bidalketa euskarabentura.eus webgunearen bitartez egin behar da eta horretarako epea martxoaren 18an bukatuko da.

Halaber, partaide bakoitzak lan original bat aurkeztu behar du; formatu historikoa, literarioa, plastikoa, musikala edo ikus entzunezkoa erabiliz. Honako gaietako bat aukeratu behar da lana egiteko:

Euskara eta zure herria, adibidez:

    • Zure herrian euskarak duen egoera
    • Zure herriko toponimia
    • Zure herriko hizkuntza-aniztasunean euskarak duen tokia
    • Zure herrian euskara bultzatu duten pertsonak
    • Zure herriko euskalgintza

Euskara eta itsasoa, adibidez:

    • Euskal eta islandiar marinelen hartu-emanak
    • Euskal izeneko lekuak munduan zehar
    • Euskal piratak
    • San Frantzisko Javier euskalduna zela demostratzen duten frogak itsasoan gaindi
    • Euskal arrantzaleak Ternuan

Euskara eta emakumeak, adibidez:

    • Emakumeak eta hitzezko kulturaren transmisioa Sakana bailaran
    • Nokaren presentzia XX.mendean
    • Emakumeak eta bertsolaritza
    • Emakumeen papera Iparraldeko baserrietako ekonomian II Mundu Gerraren garaian