Euskal landa eremuak bizimodu bat eman diezazukela uste baduzu, hemen jakinaraziko dizugu non duzun formakuntza jasotzeko aukera eta zeintzuk diren eskuragarri izango dituzun laguntzak.

Lehenengo sektorean 41 urtetik baino beherako pertsonen presentzia %10ekoa da soilik. Horregatik, Eusko Jaurlaritzak berau gaztetzeko interesa dauka eta laguntzak eskaintzen ditu enpresak sortu eta nekazaritza ustiapenean inbertitzeko; halaber, diru-laguntzak eraldaketarako eta produktuak komertzializatu ahal izateko.

Galdu ezin duzun programa GazteNek da. Bertan, euskal landa eremuan sartu nahi duten gazte ekintzaileei bidelaguntza eskaintzen zaie.

Non presta zaitezke lehenengo sektorean lan egiteko?

Nekazaritza LH titulazioa lortzeko formakuntza zentroak hiru euskal lurralde historikoetan banatuta daude: Arkaute Nekazaritza Institutua eta Murgia Institutua Araban; Derio Nekazaritza Eskola Bizkaian; eta, Gipuzkoan, Fraisoro Eskola.

Formakuntza ofizial honetaz gain, Hazi, Eusko Jaurlaritzako Sozietate Publikoak, kualifikazioa ahalbidetzen du Enplegurako Prestakuntza (EP)ren bitartez eta bereziki gazteei zuzenduta dauden eremu desberdinetako kurtsoak eskaintzen ditu: orokorra, nekazaritza, basogintza, lorezaintza, baratzezaintza eta frutagintza, abeltzaintza, mahastizaintza, landaturismoa eta nekazaritza elikagaiak.

Beharrezkoak diren baliabide guztiak ez badituzu, nekazari gazteentzako laguntzak badira. OSOA programaren barruan, Foru Aldundiek urtero nekazaritza ustiapenerako eta nekazari gazteek enpresak sortzeko diru-laguntzen deialdiak argitaratzen dituzte. Gazteaukerako web gunean ikusgai dira momentuan indarrean daudenak:  Gipuzkoakoak eta Bizkaikoak.

Generoari dagokionez, euskal lehenengo sektorean lan egiten duten emakumeen ehunekoa egonkor mantentzen da urteetan zehar, %30 inguru. Eusko Legebiltzarreko segregazio horizontala gainditzeko erronkan, lan eremuan barne, 2015. urtean Emakume Nekazarien Estatutua onartu zuten, eta  honi esker, Euskadi lehenengo sektorean eta landa eremuan emakumeen lan egoera arautu duen lehenengo erkidegoa bihurtu da. Modu honetan, agerian uzten da emakume nekazarien lana, eta ustiapen jabetzarako sarbidea sustatzen da.

Ikasketak, Lana zein Etxebizitzaren inguruko zalantzak argitzeko GazteBizHitza Euskadiko gazteentzako orientazio eta aholkularitza doako on-line zerbitzua da. Zuk aukeratu whatsappez, telefonoz zein emailez bota zure galdera.