Urte berriarekin, gure bizitzako zenbait alorretan aldaketak egiteko gogoz azaltzen gara, bai eta helburu batzuk lortzeko grinarekin ere. Baina hasieran dugun gogo bizia gauzak egiteko, sarritan hutsean gelditzen da borondate falta, errutina zein antolaketa falta dela eta.

Jarraian gure asmoak betetzen lagun gaitzaketen zenbait aholku aurkezten dizkizuegu.

  1. Zehaztasuna

Gure helburuak bete daitezen beharrezkoa da akzio plan bat garatzea helburuak oso argi definituz: zer nahi duzu lortu, zer egin nahi duzu, nola lortu dezakezu.

  1. Zure lagunekin hitz egin zure asmoez

Zure desioak lagunekin partekatuz gero konpromisu handiagoa hartuko duzu zure buruarekin, zure hitza jokoan jarri baituzu. Iragarpen horrek motibatzen lagun zaitzake eta aldi berean presioa pixka bat aurrera bultzatuko zaitu.

  1. Prestakuntza

Zure helburuak betetzeko prestakuntza behar duzu. Zure indar eta ausardia erakusteko ordua da eginkizun berri baten aurrean. Jakizu ahalegin handia egin beharko duzula, baina aldi berean emaitza bat jaso dezakezula.

  1. Motibazio indartsua izan ezazu

Motibazio indartsua izan behar duzu eta zure helburuak beteko direla pentsatu behar duzu. Egoera zailtzen denean argi izan behar duzu zein den zure helburua, beronek lagunduko baitizu aurrera jarraitzen.

  1. Asmo bakarra eta egunero apur bat

Asmo bakar batekin has zaitez eta idatz ezazu berau. Asmoz beteriko zerrenda luzeek ez dute laguntzen, gehienetan ez direlako betetzen. Zure lehentasunak definitu, garrantzitsuak lehenetsi eta saihestu dispertsioa.

Gutxi bada ere egunero egizu zerbait zure helburura hurbilduko zaituena. Aurrerapausoak ikustea garrantzitsua da. Etorkizuneko emaitzak orainaldiko erabakien menpe daude.