Argi dago gazteriak arazoak dituela emantzipatzeko, etxe familiarretik ateratzeko desioa beti ez dator bat lan egoera egonkorrarekin. Horregatik etxea alokatzearen aukera oso baliozkoa da, bai banaka zein taldeka edota elkarrekin bizi nahi duten bikote gazteentzat.

Azkenaldian eskuragarriak diren ereduak inplementatu dira: gela bakarraren alokairua bestelako espazio amankomunak partekatuz; pisu txikiaren alokairua ere oso egokia izan daiteke pertsona bakar batentzat, baita pisua partekatzeko aukera ere, ikasleen ohiko eredua izan dena, egun langabetu edota soldata murriztua duten pertsonen artean oso erabilia izaten ari den eredua.

Instituzioen sostenguari dagokionez, Etxebidek, Etxebizitzaren Euskal Zerbitzuak, alokairurako etxebizitzak sustatzen ditu, etxebizitza sozialak gehienbat. Beste aukera Bizigune programak eskaintzen duena da, tasatutako prezioan alokairuan jartzen ditu jabetza pribatuan dauden etxeak, Eusko jaurlaritzaren eskutik. Sarbidea izateko Etxebiden Alokabideren barruan dauden alokairuetara, etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan inskribatuta egon behar da. Horretaz gain, orientazio eta informazio zerbitzu publiko eta doakoa  existitzen da, Bizilagun deiturikoa.

Udaletxetik ere promozioak ahalbidetzen dira; diru sarrerak kontuan hartzen dituzte prezioa finkatzeko  eta diru-laguntzak eskaintzen dituzte.

Beste alde batetik, alokairuan dauden pisuen eskaintza zabala da Interneten, horregatik  gomendagarria izaten da hautatzeko hainbat irizpide argitzea; hauek dira horietako batzuk:

  • Kontraturik gabeko alokairua ez onartzea eta klausula guztiak ulertzea.
  • Ondo komunikatua egotea, etxebizitzaren kokapena beharrezko zerbitzuen zonaldean izatea.
  • Lasaitasunez aztertu alokairu baten kostua onartzeak zer suposatzen duen (fidantza eta bestelako kontzeptuak gehituta) eta zein den onar dezakegun gehienezko zenbatekoa.
  • Etxearen egoera eta bere ezaugarriak baloratu, hornituta dagoen ala ez, etxetresna elektronikoak dituen ala ez, eta abar.

Azkenik, oso gomendagarria da indarrean dagoen legedia ezagutzea. Kontsumobidek alokatzeko prozesuari buruz informatzen du.

Emantzipatzeko zorian bazaude, zorionak! Zure familia ere poztuko da.

Ikasketak, Lana zein Etxebizitzaren inguruko zalantzak argitzeko GazteBizHitza Euskadiko gazteentzako orientazio eta aholkularitza doako on-line zerbitzua da. Zuk aukeratu whatsappez, telefonoz zein emailez bota zure galdera