Lehenengo lanaren bilaketari aurre egiteak edo ibilbide profesionalean norabide aldaketa bat izateak erronka nabarmena suposatzen du, konstantzia eta aurretiko planifikazioa eskatuko dizu. Lan bilaketaren prozesuan seguru helburuak zehaztu beharko dituzula, alternatibak aztertu eta erabakiak hartu.

Proiektu berri bat hastera doazen pertsonek bidean topatzen duten oztoporik ohikoena  lan eskaera gehienetarako lan esperientzia eskatzea izaten da. Askotan honek frustrazio handia eragiten du, irteerarik gabeko egoera ematen duelako. Buztana jaten duen txakurraren eran: nola lortuko dut lan esperientzia, lanpostu guztietarako esperientzia eskatzen badidate?

Lehenik eta behin, jakin behar duzu lan esperientziarik gabeko baina talentuzko gazteak kontratatzearen abantaila baloratzen duten enpresak badirela. Hortaz, plantea dezakezu zeintzuk diren zuk eskain ditzakezun abantailak: aurkezpenerako eskutitz ona, non zure motibazioa eta lanpostuarekiko interesa adierazten dituzun, desberdintasun positiboa izan daiteke gainontzekoekiko.

Horretaz gain, posible litzateke uste baino esperientzia gehiago izatea. Hartu denbora pentsatzeko, agian lanpostu baterako ezaugarri konkretu batzuk dituen proiektu batean ibili zara, adibidez, kirol talde bateko partaide izan zara, ekitaldi bat antolatu duzu, hezkuntzako proiektu batean parte hartu duzu, instrumentu bat jotzen duzu edo lehiaketa sortzaile batean irabazle izan zara.

Hala eta guztiz ere, zure aukerak hobetzeko eta zure curriculuma hautatze prozesu batean desberdintzeko, garrantzitsua izango da bilaketa aktiboa mantentzea eta esperientzia lortzeko agertzen zaizkizun aukerak baliatzea. Jarraian zure curriculuma hobetzeko aukera batzuk doazkizu.

  • Praktika profesionalak. Formakuntza akademikoa bukatu duten gazteentzako programak dira, bertan enpresetan eta instituzioetan praktikak egiteko aukerak errazten dira, zenbaitetan ordainsaria eskaintzen dutenak.  Bereziki interesgarriak dira atzerrian praktikak egiteko programak, hain zuzen, esperientzia horiek, enpresek oso ondo baloratzen dituztelako eta hizkuntzak praktikatzeko aukera eskaintzen dutelako.
  • Boluntariotza. Mota askotarikoak daude: lekukoak edo internazionalak, epe motzerako edo luzerakoak eta gai oso desberdinetakoak. Zure lan helburuekin lotutako mota aukeratzen baduzu, ikasketa praktiko bat gehituko diote zure ibilbideari.
  • Autoenplegua. Posible litzateke familiakide edo lagun baten negozioan lan egiteko aukerak izatea. Beraz, zure kontaktuen sareari heldu eta eskaini zeure burua kontulari bezala, community manager, klase partikularrak emateko, testuak itzultzeko espazio bat diseinatzeko…. modu honetako esperientziak curriculumean eta zure sare sozialeko perfilean gehitzea egokia litzateke.

Hau da, sormen pixka batekin, iraunkortasunarekin eta  pazientziarekin, curriculuma hobetu eta zure gaitasunak nabarmenduko dituzu. Gogoan izan lan egoki baten bilaketa prozesua luzea dela, non zure helburuetara hurbilduko zaren pausoz pauso.

Ikasketak, Lana zein Etxebizitzaren inguruko zalantzak argitzeko GazteBizHitza Euskadiko gazteentzako orientazio eta aholkularitza doako on-line zerbitzua da. Zuk aukeratu whatsappez, telefonoz zein emailez bota zure galdera