Kalabazak eta beldurrezko mozorroak gero eta ohikoagoak dira gure inguruko hiri eta herrietan urrian 31 hurbildu ahala. Halloween (ingelesez All Hallows’ Eve edo Santu Guztien arratsaldea) festa Estatu Batuarra eta arrotza dela diotenak agian ez dakite Euskal Herrian ere antzeko ohiturak egon zirela garai batean, Santu Guztien Egunaren bezperan. XX. mende arte berezko ohitura zen kuiak, patatak, erremolatxak edo arbiak hustu eta kandelak jartzea, baserrietan bildu eta gaztaina erreak jatea edo umeak eskean ibiltzea.