Zortzigarrenez ekin dio Beldur Barik ekimenak bere ibilbiderari. Gazteen artean genero berdintasunaren alde eta indarkeria sexistaren aurkako aldarria egiten duen programa honek, parte hartzeko aukera ezberdinak eskaintzen ditu.

Beldur Barik ikus-entzunezko lehiaketa programaren ardatz nagusietako bat da. 12 eta 26 urte bitarteko gazteei zuzendua dago, eta adierazpen artistikoak saritzen ditu. Lan horiek erakutsi behar dute nola neska eta mutilek ezberdintasun egoerei aurre egiten dieten Beldur Barik jarrerarekin; alegia, errespetua, parekidetasuna, askatasuna eta autonomia, elkarkidetza eta indarkeria sexistaren bazterketa irmoa adierazten dituzten jarrerekin. Lanak aurkezteko epea irailaren 11an irekitzen da eta azaroaren 13an itxiko da.

Saritutako lanak abenduaren 2an ezagutuko dira, Eibarren ospatuko den Beldur Barik Topaketan. Urtero antolatzen den topaketa da, zeinetan jai giroan eztabaidak, prestakuntza tailerrak eta bestelako ekintzak antolatzen diren.

Baina horretaz gain badira bestelako materiak eta ekimenak Beldur Barik webgunean eta sare sozialetan aurki ditzakezunak. Hainbat mapa interaktibo ere badituzu ekimen feministak eta BB lehiaketak biltzen dituztenak:

Udalerrietako Beldur Barik ekintzen mapa

Honako herrietan udalek Beldur barik lehiaketa propioak antolatzen dituzte

Udalerrietako talde feministen mapa
Mapa honetan udalerrietako talde feministak azaltzen dira. Baten bat ezagutzen baduzue, iadanik talde batean bazaudete edota zuena sortzeko grina sortzen bazaizue… bidali email bat komunikazioa@beldurbarik.org helbidera eta mapan sartuko dute.