Aparteko plan baten bila bazabiltza abuzturako zorteduna zara, Maeztuko Auzolandegietan plazak ditugulako. Eskuratu zuzenean zure plaza telefonoz deituta.

Arraia-Maeztuko  auzolandegia (Araba)

Datak: uztailaren 31tik abuztuaren 14ra

Parte hartzeko adina: 18-26 urte

Auzolandegiako hizkuntza: gaztelania eta euskara

Modalitatea: arkeologia eta ondare berreskuratzea

Helburua: esku-hartze arkeologikoa San Ildefonsoko edo Gustaldaparako asfalto-lantegian, Korres udal-mugartean dago

Non dago auzolandegia?

Arraia-Maeztu udalerri handia Arabako Mendialdea Kuadrillaren baitan dago. Berron (Arraia Harana) eta Musitu (Laminoria Harana) erreken inguruko hainbat haranek osatzen dute udalerri handi hau. Iturrieta eta Vitoria mendiez inguratuta dago. Izki Parke Naturalaren erdian, mendiez eta haitzez inguratuta, eta haran txiki batean, Korres dago. Udal-mugarte horretan dago San Ildefonsoko edo Gustaldapako asfaltoen lantegia.

Fabrikaren inguruko historia pixka bat

XIX. mendean hasi zen San Ildefonsoko edo Gustaldapako asfaltoen lantegiko jarduera. 1.858tik 1.913ra bitartean egon zen martxan. 55 urte horietan, estatuko asfalto-ustiategi nagusia eta handiena izan zen, meategi-eraikinez eta ogiaren eta asfaltozko harlauzen lantegiez osatuta: 8 eraikin ditu, baita hainbat patio ere (pasabideko leku irekiak).

Zer egin behar da auzolandegian?

XIX. mendeko industria-ondarea lehengoratzeko proiektu honen bidez, Arraia-Maeztuko Udalak jarduketa jakin bat egin nahi du udalerrian, herriko nortasuna sendotzeko katalizatzaile eta dinamizatzaile gisa. Parte-hartzaileek eraikinaren zaharberritzean lagunduko dute.

Zertarako balio du nire laguntzak?

Herriko historiaren parte izan den ondarea berreskuratzeko. Belaunaldi berriei herriaren historia industriala eta nortasuna zein izan den erakusteko.

Zeintzuk dira animazio ekintzak?

Arratsaldero aisialdirako denbora izango dute parte hartzaileek. Horretaz gain, hiru txango egingo dira: Laidara piraguan ibiltzera eta Gernikara txangoa, Bilbora irteera eta Gasteizko Ama Zuriaren jaietara irteera.

Nola parte hartu dezaket?

Auzolandegiko baldintzak betetzen badituzu deitu honako telefonora eta eskatu zure plaza: 945.01.95.36 / 945.01.95.01.