Ez duzu denborarik izan plan interesgarri eta ezberdin bat antolatzeko udarako? Lasai egon, oraindik aukera duzu Euskadiko  Auzolandegietan parte hartzeko. Eskuratu zuzenean zure plaza telefonoz deituta.

Aguraingo  auzolandegia (Araba)

Datak: Uztailaren 17tik 31ra

Parte hartzeko adina: 18-26 urte

Auzolandegiako hizkuntza: gaztelania eta euskara

Modalitatea: Ondare naturalaren kontserbazioa

Helburua: Aguraingo ingurune berdearen eta Pedroko Hezegunearen berreskurapena, garbiketa eta errebalorizazioa

Non dago auzolandegia?

Arabako lurralde historikoan dagoen udalerria. Aguraingo Eskualdean dago. Entzia eta Iturrieta mendien artean dago. Pagadi ikusgarriak ditu, eta bost herri hartzen ditu barne; horien artean, Salvatierra/Agurain nabarmendu behar da, udalerriaren administrazio-hiriburua delako eta Erdi Aroko alde zahar harresitua duelako. Multzo historiko izendatu zuten 1975ean.

Zer egin behar da auzolandegian?

Jarduera hauek egingo dira:

  • Eremu landatuen hutsarteak zenbatu. Hutsegiteak definitu eta puntuak zehaztu.
  • Zuloak egin landarerik ez dagoen alderdietan landatzeko.
  • Egoera onean dauden landareen txorkoak garbitu.
  • Egoera onean dauden landareak ureztatu.
  • Hesia lehengoratu
  • Mailazoa jarri, fauna eta bisitariak kontaktuan egon ez daitezen.
  • Putzuen hegala beheratu.
  • Euskarriak jarri putzuen barnealdean.
  • Behatzeko etxola lehengoratu.
  • Aparkalekuaren ingurua lehengoratu.
  • Hezeguneko barneko bideak lehengoratu.

Zertarako balio du nire laguntzak?

Auzolandegi horren bidez, berriz ere balioa eman nahi zaio Pedroko hezeguneari eta Aguraingo udalerriko berdeguneei; esate baterako, Oriamendi parkeari, Galzarri, ibai eta errekei, Sotosi, Vargasi… era berean, egindako lanak tokiko animaliak babesteko balioko du.

Zeintzuk dira animazio ekintzak?

Txangoak, bisita kulturalak, kirol-ekintzak, jolasak… antolatuko dira. Ekintza horiek guztiak arratsaldero eta asteburuetan egingo dira, eta bertan auzolandegiko kide guztiek parte hartuko dute. Lau txango ere gingo dira: Gaztelugatxera, Donostiara, Gasteizera eta Bilbora, hurrenez hurren.

Nola parte hartu dezaket?

Auzolandegiko baldintzak betetzen badituzu deitu honako telefonora eta eskatu zure plaza: 945.01.95.36 / 945.01.95.01.