Mundu digitalak harremantzeko ereduak eraldatu ditu, hala nola ikastekoak, bidaiatzekoak… eta baita lana bilatzeko eredu berriak sortu ere.

Norbera da bere  lan garapenaren eta marka pertsonala sortzearen arduraduna, sare sozialetan  lan eskatzaileak bilatzen dituzten enpresekiko. Beraz, sare sozialak lanabes baliagarriak dira  norberaren zaletasunak, trebetasunak eta abar ezagutzera emateko. Baina kontuz! Horrek ere arrisku bat dakar: Facebooken egindako argazki ez-komenigarriak, edo tweet desegoki batek hautaketatik at utzi ahal zaitu.

Pentsa dezakegu elkarrizketa batera heltzen garenean, hautaketaren arduradunak aukeratu behar duen pertsona “googleatu” egin duela, hain zuzen LinkedInen bitartez kontaktatua izan delako eta sare sozialetako parte-hartzea ikuskatu duelako.

Zure kasua hori baldin bada eta eduki onuragarriak sortzen badituzu existitzen diren hainbat plataformatan, zure curriculum digitalak ideia zehatzagoa eraikiko du zuri buruz, beste hautagaiekiko abantaila emanez eta tantoak eskuratzeko aukera eskainiz.

Lana bilatzeko sare sozial aipagarrienak hauek dira:

  • LinkedIn kontaktu profesionalen sare indartsuena da. Enpresa baten lehenengo pausua, hautatu nahi duten pertsonaren bilaketarako hitz gakoa sartzean datza. Beraz, zure profilean hitz egokiak jartzea oso garrantzitsua da.
  • Facebookek enpresen web orrialdeek, haien eskaintzak argitaratzea eta osatu behar diren lanpostuetarako hautagaiak jasotzea ahalbidetzen du.
  • Twitterreko HootSuite kudeatzailea ere profil sozialak edo enpresak kudeatzeko lanabes suerta daiteke, horrek bilaketa irizpideak zehazteko eta geolokalizazioa hautatzeko aukera ematen dizu.

Sare sozialek beste inon argitaratzen ez diren lanerako aukerak izaten dituzte. Bertan ez bazaude, ekin horri! zure bilaketa zabalagoa  eta eraginkorragoa izan dadin.  Argibide hauek kontuan har ditzakezu:

–   Zure formakuntzarekin, lanbidearekin eta kokapen geografikoarekin harreman zuzena duten hitz gakoak erabili profil on bat sortzeko.

–   Sare profesionaletako taldeetan parte hartu.

–    Hedatu  lan bilaketa eta zure lagun/jarraitzaileei jakinarazi zure lan kezkak, informazio hori helarazteak onurak ekar baitiezazkizuke.

–   Zure intereseko enpresaren sare sozialetan parte hartu, interesa erakutsiz eta haien jarduera ezagutuz

–    Ez saiatu ez zaren beste inor izaten, benetako informazioa argitaratu.

Edonola ere, gogoan izan sare sozialak ez direla lan eskaintzak ezagutzeko bide bakarra, horiekin batera lan atariak, haien app eta web korporatiboak ere badaude. Eta noski, curriculumak modu presentzialean zein emailez bidaliz, eta kontaktu pertsonalen sarearen bidez ere egin daiteke. Beraz, garrantzitsua da presentzia nahikoa eta egokia izatea sare sozialetan lana bilatzeko baina ez da aukera bakarra.

Ikasketak, Lana zein Etxebizitzaren inguruko zalantzak argitzeko GazteBizHitza Euskadiko gazteentzako orientazio eta aholkularitza doako on-line zerbitzua da. Zuk aukeratu whatsappez, telefonoz zein emailez bota zure galdera