Hizkuntzak ikastea eta klasera joatea batera joan ohi dira, baina ez da aukera bakarra, beste eredu batzuk existitzen dira mintzaira praktikatzeko, guztiz doakoak direnak; jarraian aurkeztuko dizkizugu 8 eredu alternatibo (edo osagarri):

  1. Hainbat hizkuntza hitz egiten duten bi edo pertsona gehiagoren arteko topaketa informalak, non ikasketa partekatua eskaintzen den. Aukera horrek hizkuntza baten ikasketaren garapenean lagunduko dizu, hala ere egokia izango litzateke bestelako ikasketa formalarekin osatzea edo laguntzea. Web orrialde ugari daude ikasketarako txat-en bidez ikasteko, edo topaketak adosteko edota aurrez-aurre praktikatzeko.
  1. Hizkuntza bat ikasteko eredu merkea “au pair” lana egitea da atzerriko herrialde bateko jatorrizko familia batean. Aukera horren alde agertzen direnek, baldintza batzuk bete beharko dituzte, izen ematea gauzatu eta umeen zaintzara dedikatu beharko dute eta agian, bestelako etxeko eginbeharrak ere burutu beharko dituzte. Programa mota horiek aisialdirako denbora uzten dute, klaseetara joateko, turismoa egiteko eta jendea ezagutzeko.
  1. Beste baliabide bat hizkuntzen ikasketarako online sistemak dira, batzuk doakoak dira eta beste batzuk ordaintzekoak. Besteak beste, pelikulak ikustea eta azpitituluak dituzten bideoak, testak, gramatikako liburuak, ariketak, hiztegiak eta abar dira eskaintzen dituzten baliabideak. Harrituko zara Interneten milaka hizkuntzan zenbat doako ikastaro aurki ditzakezun ikusteak.
  1. Sare sozialak hizkuntzak ikasteko malgutasun handia eskaintzen duten plataformak ere badira. Trukeak, txat-ak, kontsultak egiteko aukerak, bertakoak diren pertsonekin kontaktua ahalbidetzea eta elkarrizketa informalak izateko interesa daukatenekin elkartzea eskaintzen dituzte; hainbat plataformek sarean ikasteko materiala eskaintzen dute, normalean ez da doakoa izaten.
  1. Gailu berriek, smartphone eta tablet bezalakoek, doako eta ordainpeko app-ak instalatzeko aukera eskaintzen dute hizkuntzak ikasi eta praktikatzeko, baliabide anitzekin: pelikulak, itzulpenak, audioak, elkarrizketen entzumena, ahoskera eta abar.
  1. Kontsolak, irratiak eta telebistak askotariko edukiak eskaintzen dituzte hizkuntzetan hasi berriak direnentzat edo ezagutzak hobetu nahi dituztenentzat.
  1. Youtube-k baditu milaka eduki erabilgarri, pelikulak, telesail itzuliak edota kurtsoak dituzten doako hainbat kate.
  1. Musika ere lagungarria izan daiteke hizkuntza bat ikasterako orduan, modu dibertigarri batez, bideo musikatu eta abestien hizkien bitartez. Web ugari aurki daitezke azpititulatutako abestiak betetzeko eta antzerako ariketekin.

“Europa helmuga” gida ikuskatzea gomendatzen dizugu, bertan topatuko dituzulako Europar Batasunean dauden aipatutako baliabide zehatzak.
Ikasketak, Lana zein Etxebizitzaren inguruko zalantzak argitzeko GazteBizHitza Euskadiko gazteentzako orientazio eta aholkularitza doako on-line zerbitzua da. Zuk aukeratu whatsappez, telefonoz zein emailez bota zure galdera