Erabakia hartu al duzu jada?  Lanbide Heziketako ziklo bat ikasiko duzu?

Zein lanbide arlo nahiago duzun jakitetik has zaitezke, arlo ugari baitaude: jarduera fisikoak eta kirolak, osasungintza, segurtasuna eta ingurumena, instalazio eta mantentze lanak… 26 dira Lanbide Heziketak eskaintzen dituen aukera guztiak, guztira 140 titulu.

LHaren alde apostu egiten baduzu erakargarria egiten zaizulako izan behar du; gainera, lanpostu bat lortzeko prestakuntzarik seguruena emango dizu. Zifrek hala diote: lan-munduan txertatze tasa altua dela, izan ere,  heziketa lan merkatura etengabe egokitzen  da.

Azken ikasturteetan ikasle gehiagok egin ditu lanbide heziketako zikloak Euskadin, indarrean dagoen ikasturteak %7-ko igoera izan du aurrekoarekin konparatuz, 33.716-tik 36.215-ra. Gutxi gorabehera %62 gizonezkoak dira eta %38 emakumezkoak. Euskaldunen lanbide arlo gogokoenak hauek dira: osasungintza, fabrikazio mekanikoa, elektrizitatea eta elektronika, administrazioa eta kudeaketa eta gizarte- eta kultur-zerbitzuak.

Lanbide Heziketa Erdi Mailako Zikloetan eta Goi Mailako Zikloetan egituratzen da; horietako bakoitzak bi ikasturteko iraupena du, eta titulu hauek eskaintzen dituzte: Teknikaria eta Goi Mailako Teknikaria, hain zuzen ere.

Lanbide Heziketaren abantailetako bat, praktikei esker, benetako lan esperientziak bizi izanda ikasketak amaitzea da, zeintzuk lan mundua hobeto ezagutzen laguntzen dizuten, ikasitakotik  harago. Azkenaldian, ikas-ekinezko LH dualeko programak barneratu dira, heziketa akademikoa eta lan ordaindua uztartuz. Bestalde, badago urrutiko prestakuntza egiteko aukera ere, zure ikasketak lanarekin edo beste intereseko jarduerekin bateratzeko.

Arestian aipatutakoez gain, urte batzuetatik hona LH-k internazionalizatze prestakuntza eta praktikak beste herrialde batzuetan egiteko internazionalizatze programak eskaintzen ditu eta, bide batez, veste lan eredu eta kulturak ezagutzeko aukera.

Benetan motibatzen eta akuilatzen zaituen horretan jarduteak ematen duen asetasuna da egiazko garaipena, aurrerapen pertsonal eta profesionalaren oinarria da

 Ikasketak, Lana zein Etxebizitzaren inguruko zalantzak argitzeko GazteBizHitza Euskadiko gazteentzako orientazio eta aholkularitza doako on-line zerbitzua da. Zuk aukeratu whatsappez, telefonoz zein emailez bota zure galdera