Aterpekide-txartelak Euskadiko, Estatuko eta munduko hainbat aterpetxetarako ateak zabaltzen dizkizu, guztira, Estatuan 290 aterpetxe eta mundu mailan 4.000tik gora daudelarik. Aukera paregabea duzu bai hiriguneetan eta baita mendi zein hondartza guneetan turismoa egin eta aparteko bizipenak bizitzeko.

Banaka, binaka, taldeka, familian… aterpetxeak behar ezberdinetara egokitzen dira eta gelak beharren arabera eskaintzen dituzte. Gainera, ez dago adin mugari eta txartela izanez gero mundu osoan zehar hartu dezakezu ostatu.

Non eskatu behar dut aterpekide-txartela?

Txartelak urtebeteko balio du eta Internet bidez, nazioarteko txartelak egiten dituen edozein Gazte Informazio Bulegotan edo REAJek Euskadin dituen Gazte-aterpetxeetan eska dezakezu. Txartela jasotzeko nahitaez bulego batera joan behar duzu.

Bestelako abantailak

Gazte-txartelaren titularrek beherapena dute aterpekide-txartelean, eta 2,5€ ordaindu behar dituzte. Bestalde, aterpekide-txartelak zenbait abantaila eskaintzen ditu Autonomi Erkidego ezberdinetako denda eta merkatal guneetan.

Aterpetxeak mundu osoan: Hosteling International

Euskadin, Arabako, Bizkaiko eta Gizpuzkoako aterpetxeek Euskadiko Gazte-aterpetxe Sarea osatzen dute. Hauetariko batzuk, Gazte-aterpetxeen Espainiako Sareko (gazteleraz REAJ) eta nazioarte mailako HiHostels sareko kide dira.

Mundu osoko sareko atxepetxeak erabiltzeko ezinbestekoa da aterpekide-txartela izatea.