Ane Miren Elorzak 24 urte ditu eta Markina-Xemeindarra da. Bera da aurtengo Auzolandegietako kartel lehiaketako irabazlea. Betidanik gustatu izan zaio marrazketa eta diseinuaren mundua eta horrexegaitik erabaki zuen Publizitatea eta Harreman Publiko-ko gradua ikastea. Behin gradua bukatutakoan Formakuntza Profesionalean sartu zen (Ceinpro) diseinu grafikoan sakontzeko. Bere denbora librean kirola egitea, lagunekin irtetzea, irakurtzea… gustatzen zaio.

 Zerk bultatzu zintuen Auzolandegietako kartel lehiaketan parte hartzera?

Interneten kuxkuxeatzen nebilela ikusi nuen kartel lehiaketa bat zegoela eta gaia interesgarria iruditu zitzaidanez parte hartzea erabaki nuen.

Ezagutzen al dugu Auzolandegiak programa? Inoiz parte hartu al duzu?

Baneukan programaren berri, baina inoiz ez dut parte hartu.

Zure kartelaren irudiak eta testuak zer esan nahi du zuretzat?

Uda dela momentu onena plan berriak antolatu eta aurrera eramateko. Urte osoa lanean edo ikasten eman ondoren heldu dela garaia etxetik irten eta udari zuku guztia ateratzeko.

Beste lehiaketaren batean parte hartu al duzu? Hala bada zeinetan?

Ibilgailu klasiko eta preklasikoen “Travesía Don Bosco VI ibilaldia” -ko kartel lehiaketara aurkeztu nintzen formakuntza profesionala egiten nenbilela. Eta baita ere nire herriko merkatari elkarteak antolatzen duen merkatu txikiko kartel lehiaketara.

Nola hartu duzu saria, espero zenuen?

Egia esan ez nuen inondik espero. Gustora nengoen nire kartelarekin baina ez nekien nahikoa izango zen ala zen. Sorpresa oso atsegina izan zen.

Nora joateko asmoa duzu sariari esker?

Oraindik erabakitzeko dago, baina zihurrenik Perura joango naiz. Bertako kultura, paisaiak, bere historia… oso interesgarriak iruditzen zaizkit.

Ane Mirenen kartel irabazlea, leloa: “Egiozu koxk zure udari/ Muerde tu verano”