“EZINBESTEKOA: ingelesa eta frantsesa menperatzea”, “Alemanaren ezagutzak baloratuko dira”, “Baldintzak: euskarazko EGA titulua izatea eta ingelesez jariotasuna”… hauek eta bestelako mezuak topa ditzakegu lan -eskaintza iragarkietan; horretaz gain unibertsitateko Hezkuntza sarrera edo titulazioa lortzeko baimena, hizkuntza ziurtagiri baten baitan egon daiteke.

Europar Kontseiluak hizkuntza mailen sailkapen bat eratuta dauka, A1tetik hasita, (oinarrizkoa) C2ra doana (menperatuta): A1, A2, B1, B2, C1, C2.

Hainbeste eskatzen den EGA C1en baliokidea da, eta Euskaraz zuzen eta erraztasunez hitz egin eta idazteko gaitasuna ziurtatzen du. Ziurtagiri hau lortzeko hiru ataletako froga gainditu beharra dago eta 17 urtez gorako edozein pertsona aurkeztu daiteke.

Nork lor ditzake EGA baino behe mailako ziurtagiriak?

  • Euskaltegietan matrikulatuta dauden eta azterketa bat gainditzen duten ikasleek.
  • Azterketa egiteko bere kontura matrikulatutako Hizkuntza eskola ofizialeko ikasleek, C1 maila izan ezik.
  • Hizkuntza eskola ofizialeko ikasleek, klasera joan eta azterketa burutzen dutenek.
  • IVAPek antolatutako Hizkuntza profila lortzeko deialdietara aurkezten den Administrazio publikoko langileriak.
  • Administrazio publikoko hautaketa prozesuetan parte hartu eta deialdi horretako profil frogak egiten dituztenek.
  • Euskal irakasleak bere maila ziurtatu dezakete deialdi berezien bitartez, PL1 eta PL2 lortuaz.

Ikasketak euskaraz egiteak ere euskara maila ziurtatzeko balio du; modu honetara, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza %50eko ikasgaiak euskaraz burutuaz amaitzen dutenek eta ikasgai hauen artean euskal hizkuntza eta literatura gaindituta izanda, ez dute B1 mailako titulazio beharrik izango. Era berean, batxilergo edo Heziketa ziklokoko goi graduko titulazioekin berdina gertatzen da, ikasgaien erdia edo gehiago euskaraz burutuz gero. zuzenean B2 hizkuntz maila egiaztatuko baitzaie. Eta Unibertsitateko ikasketak euskaraz burutuz gero, Administrazioan lan egiteko ez dute bestelako titulaziorik aurkeztu beharko.

Ingeleseko ziurtagirien artean ezagunenak , Cambridgeko unibertsitateko First (First Certificate in English- FCE), Advanced (Certificate in Advanced English – CAE) eta Proficiency (Cambridge Certificate of Proficiency in English -CPE) ziurtagiriak dira. Titulu hauek balio iraunkorra daukate.

Horrenbeste aipatutako Frist-a mundu mailan onartuta dagoen ziurtagiria da, B2ko maila eta hizkuntzaren menperatze eraginkorra ziurtatzen duena. Maila altuagoko ziurtagiria Advanced-ari dagokio, C1-ren ordezkoa berau. Seguruenik unibertsitate munduan eta eremu profesionalean gehien eskatzen den maila da. Proficiency berriz C2-ari dagokio.

Maila internazionalean onarpen zabala duten beste ziurtagiri batzuk  IELTS (International English Language Testing System) Britainiarra eta bertsio amerikarra den TOEFL (Test Of English as a Foreign Language) dira. Hauek ez dira gainditzen ezta suspenditzen ere, biek bideratzen dute aldi baterako ingeles mailaren balorazioa, A1etik C1era eta bi urteko iraunaldia daukate.

Balio iraunkorra duten tituluetarako, hautaketa egiten duten erakundeei dagokie bi urte baino gehiago duten ziurtagiriak onartzea edota hizkuntzaren maila erreala baieztatu beharra izatea. Posible da maila erreala egiaztatu behar izatea.

Hizkuntza eskola ofizialen helburua Hizkuntza modernoak irakaskuntza maila desberdinetan irakastea da. Bertan lortzen diren ziurtagiriek erakunde publikoetan erabateko balioa izango dute.

Euskadiko gazteen atarian, Gazteaukerak informazio zabala eskaintzen du ziurtagiri eta azterketen inguruan; ingelesa, frantsesa, alemanera, italiera eta portugesa.

Ikasketak, Lana zein Etxebizitzaren inguruko zalantzak argitzeko GazteBizHitza Euskadiko gazteentzako orientazio eta aholkularitza doako on-line zerbitzua da. Zuk aukeratu whatsappez, telefonoz zein emailez bota zure galdera.