Lan munduan estrenatu berria zara eta errentaren aitorpena egiteko beharrean zaude?

Agian tramite hauek ikara pixka bat ematen dute, baina kontu hauek ahalik eta argien azaltzen saiatuko gara.

  • Errentaren aitorpena urte osoko derrigorrezko zergen gainetik edo azpitik ordaindu direneko ziurtagiria da. Honen arabera, Foru Ogasunak itzulketa edo ordainketa eskatzen du eta hortik abiatzen dira “ordaintzera atera zait” edo “jasotzera atera zait “ adierazpenak. Derrigorrezko zerga honi PFEZ (Pertsona Fisikoen Errentaren Gaineko Zerga) deritzo.
  • PFEZren aitorpena urte batetik bestera egiten da, hau da, 2017an egiten da 2016an izandako bilketaren zerga ordainketa. Hori dela eta, 2016ko errentaren aitorpena deitzen zaio aurtengoari. Euskadiko bilketa bertoko diputazioei dagokie eta onurekin gastu publikoak finantzatzen dira.
  • Errentaren aitorpenaren oinarria lanagatik jasotako diru sarrerak, kapitalaren etekinak eta patrimonioaren irabaziak edo galerak izaten dira (etxe bat saltzean edo sari bat irabaztean… adibidez) eta aitorpena egiterako orduan diru sarrera mailaz gain, kontutan izan behar dira egoera zibila, kargura dauden pertsonek, etxebizitza jabetza kopurua, eta abar.
  • Aholkua eskatzea komeni da jakiteko errentaren aitorpena egin beharra daukazun ala ez. Edonola ere, beharturik egon ezean jasotzera  atera liteke eta komeniko litzateke berau egitea.
  • Zehaztapen orokorrei dagokienean, diru sarrerei dagokionez, Euskadi mailan ez daude derrigortuta errentaren aitorpena egitera 20.000 euro baino gutxiagoko urte osoko diru sarrerak dituzten pertsonak, beti ere hauek ordaintzaile berdinetik baldin badatozte (soldata empresa bakar batetik jasotzen denean alegia) Diru sarrerak ordaintzaile bat baino gehiagotik jasotzen direnean muga jeisten da eta desberdina da Foru Aldundi bakoitzaren arabera; Araban eta Bizkaian 12.000 eurokoa da eta Gipuzkoan aldiz, 9.000 eurokoa.
  • Langabezia kobratzea eta praktika profesionaletako ordainketak lan etekintzat hartzen dira eta horrela aztertu behar dira PFEZan.
  • Urte batzuen buruan etxe bat erostea aurreikusten duen gazte batek, etxebizitza aurrezki kontua irekitzean ohartuko da biderik egokiena dela zergen faktura murrizteko. Etxe bat  6 urteren buruan erostera behartuta egotea  da baldintza bakarra.
  • 2016ko Errentaren aitorpenaren kanpainan, aurkezteko epea apirilaren 3an hasten da Araban eta apirilearen 6an, Gipuzkoan interneten bidez burutzeko zirriborroa. Modu presentzialean aitorpena egiteko epea Araban apirilearen 11ean hasten da, apirilearen 18an Gipuzkoan eta maiatzaren 2an Bizkaian.
  • Foru Aldundiek modu elektronikoan errentaren aitorpena aurkezteko aukera eskaintzen dute eta modu presentzialean ogasuneko bulegoetan, entitate kolaboratzaile finantzieroetan, baita baimendutako asesoria eta gestorietan ere.
  • Ondorengo esteketan aurkituko duzu errentaren aitorpenaren inguruko informazio guztia zure bizitokiko lurralde historikoaren arabera:

Araba, Gipuzkoa, Bizkaia:

Ikasketak, Lana zein Etxebizitzaren inguruko zalantzak argitzeko GazteBizHitza Euskadiko gazteentzako orientazio eta aholkularitza doako on-line zerbitzua da. Zuk aukeratu whatsappez, telefonoz zein emailez bota zure galdera