21ª Viñeta - Empleo joven

“Ikasketek lana lortzeko prestakuntza eskaintzen dute” baieztapenarekin ados egon zaitezke, edo ez erabat, akaso. Logikoa da pentsatzea halako ahaleginak epe laburrean emaitza ona ekarriko duela, baina Euskadiko langabezi tasa altua omen da: 16 eta 24 urte bitarteko biztanleria aktiboaren %25 ingurukoa, hain zuzen, azken zifra ofizialen arabera. Zer dela eta ez dute helburua lortzen 10.000 gaztek baino gehiagok? Zeintzuk dira enpresaren zioak gazte gogotsu eta curriculum onekoak ez kontratatzeko?

Onartu beharra dago badela aldea unibertsitarioen eta lan-arloko benetako beharraren artean. Esperientzia erabaki egokiak hartzeko denbora eta praktikarekin jasotzen den ezagutza izanik, enpresak aldez aurretik ezinbestez aritu izana eskatzen badu, gurpil zoroa dugu aurrean. Irudika dezagun Rubik kuboa; buruhaustea ebazteko metodologia ezagutuz gero denbora besterik ez da behar helburua lortzeko. Lan-ibilbidea Rubik kubo-segida bezalakoa da, zailtasuna areagotuz: izan ere, ezagutzak handituz ahala kubo korapilatsuagoak egiteko gai izango gara. Lan-munduak horixe eskatzen du, hala, lehen aukerak hasierako garapena eman eta, enpresak, bere aldetik, kontratazioarekin bat datorren produktibitatea eskuratzea.

Handik aurrera lan-erronka berriei ekiteko gauza izango gara, segidako zailtasunak konpontzen ikasiz gero bila ari garen esperientzia jasoko dugu.

Egungo gizartean, pertsonengan eta erakundeetan balioak aldatzea desiragarria litzateke, hezkuntzak bizimodua ateratzeko bidea bermatu ahal izatea, nolabait. Bitartean, baina, zentzuzkoak izan gaitezen, dakigunari onura atera eta ez dakiguna gehi dezagun. Ez gaitezen konformatu orain arte jasotako ezagutzarekin, berritu beharra dago: “burua argitu”, esfortzua eta denbora aurrera egiteko bestelako ezaguerak sortzen eman!

gaztebizhitza_logoaIkasketak, Lana zein Etxebizitzaren inguruko zalantzak argitzeko GazteBizHitza Euskadiko gazteentzako orientazio eta aholkularitza doako on-line zerbitzua da. Zuk aukeratu whatsappez, telefonoz zein emailez bota zure galdera