pack2017_banner

Zer da Pack Gazte-txartela?

Pack Gazte-txartela 2017 Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren aplikazioa da.

Zer eskaintzen dit Pack-ak?ofertak

Gazte-txarteldunentzako deskontu-txartel bereziak daude Pack Gazte-txartela 2017an. Deskontu-txartel horiek 2017ko abenduaren 31ra arte erabil daitezke, betiere eskaintzan besterik jartzen ez badu.

Nola trukatu ditzaket deskontu-txartelak?

APPko promozioetan parte hartzeko ezinbestekoa da Gazte-txartela eta NANa aurkeztea. Erakutsi aplikazioko deskontu-txartela eta klikatu bere TRUKATU botoian; ondoren balioztatu. Trukatu ondoren deskontu-txartela desagertu egingo da aplikaziotik.

Zer gehiago eskaintzen dit Gazte-txartelak Pack-az gain?

Urte osoan zehar hainbat deskontu eta abantaila ditu Gazte-txartelak Euskadin, Estatuan eta Europan. Horretaz gain, bidaia asegurua era badu, oso baliagarria ikasketa bidaiarako, oporretarako etb.