20ª Viñeta - Estudios Superiores (2)

Unibertsitatean ikastea pentsatu duzu, beste zerbait aukera zenezakeen, baina jada erabakita dago. Ikasketak hautatzea garrantzitsua da, eta badakizu, baina ez da zertan estugarri bihurtu; aitzitik, erabakiaren protagonista izatea motibagarria izan bada. Egindako aukerak zehaztuko du datozen urteetan zein arlotan arituko zaren buru-belarri, beraz, egin ahaleginak eta hartu denbora!

Zure egoera pertsonalak eragina izango du erabakian, zalantzarik gabe. Baina zuk beste inork mugatu dezakeen horretan arreta jarriz gero, zer izango zaizu lagungarri? Lehenik eta behin, informazioa; bigarrenik, informazioa; eta, hirugarrenik… antzematen al duzu? Zenbat eta datu gehiago, hobe, ezinbestekoa da eta!

Ikastetxeek orientazio lana egin ohi dute, ikasleek aurrean dituzten aukerak ezagutzera emateko asmoz eta erabakia ezagueraz eta arduraz hartzen laguntzeko asmoz.

Informazio aipagarria biltzen jarraitu ahal izateko, ikasketa planak aztertzeari ekin, graduaren nondik norakoak hobeto ezagutzeko parada izango duzu; lan-merkatua eta lanerako irteerak ikertu; helmuga duzun unibertsitatean nola dago gradua bideratuta? Eta, ahal den neurrian, jasotako erreferentzia horiek guztiak esperientzia hau bizi izan duen jendearekin egiaztatu.

Ideia orokorren edo modaren eraginari ihes egin!

Jarri arreta, ordea, aparteko aukerei, kasu baterako Orientaziorako Azoken bidez Euskal Herriko Unibertsitateak antolatzen dituenei, bertan eskaintzaren berri emango dizute. Honako hauek dira hitzorduak:

– 2017/1/28. Gasteiz, Farmazia Fakultatean.

– 2017/02/04. Donostia, Ignacio Mª Barriola Zentroan (Gelategia).

– 2017/02/11. Bilbo, Ekonomia eta Enpresa Fakultatean (Sarriko).

Gerturatzen den unibertsitate-aurreko ikasle orok gradua aukeratzeko laguntza jasoko du, neurrira egokitutako arreta jasotzeko eta saioetara joateko aukera izango du. Hauetako hitzordu batera joatea aski duzu, azoka bakoitzean UPV/EHUn ematen diren gradu guztiei buruzko informazioa eskainiko da eta. Sarrera librea da eta ordutegia 9:00etatik 14:00etara izango da.

Hemengo beste unibertsitate batzuek ere informazio-saioak dituzte, hala nola Deusturen Ate Irekiak ; Mondragon Unibertsitateak bere fakultateak bisitatzeko parada ematen du ;  eta Tecnum-Donostiako Ingeniarien Goi Mailako Eskolak ere bai, Nafarroako Unibertsitateko partaidea denak,

Labur esanda, bizkar-zorroak har dezakeen informazio guztia bildu, horrek lagunduko du aukeratutako bidea egokiena izaten eta benetan goza dezazun: ezagutza eta esperientzia berriak zain dituzu bidaia zoragarri honetan.

gaztebizhitza_logoaIkasketak, Lana zein Etxebizitzaren inguruko zalantzak argitzeko GazteBizHitza Euskadiko gazteentzako orientazio eta aholkularitza doako on-line zerbitzua da. Zuk aukeratu whatsappez, telefonoz zein emailez bota zure galdera.