Gazteen artean fenomeno aski ezaguna da youtuberrena. Maiztasun batekin, astero, bi astero edo noizean behin  bideo baten bidez era guztietako gaiak jorratzen dituzte youtuberrek sarean. Helburua ahalik eta jarraitzaile gehien eta ikustaldi gehien lortzea dira, baita famatu egitea ere. Horretarako ez dago formula magikorik baina engagement edo “lilura” lortzeko ezinbesteko zenbait osagarri badaude: umore ona, bideo deigarriak eta gazteen gustuko gaiak jorratzea.

Euskarak momentuz leku txikia duela ematen du youtuber ospetsuen artean baina badira zenbait salbuespen:

Iban Garcia (DespertaVlogsEus)

17 urteko gazte azkoitiar honek 2011an ireki zuen bere lehen kanala: DespertaVlogs. Gaztelerazko eta euskarazko kanalak ditu eta nahiz eta gaztelerazkoa arrakastatsuagoa den, euskarazkoak ere badu bere publikoa. Euskaraz 2.245 suskriptore eta 210.399 bistaratze lortu ditu. Era guztietako gaiak jorratzen ditu mutil saltsero honek, eta erantzun handia jasotzen du publikoaren aldetik. Deigarria da gaztelerazko kanalean euskarazko iruzkinak jasotzen dituela Ibanek eta bertatik ondoriozta dezakegu Euskal Herriko gazteen artean ospea duela.

Nerea Arriola (Super Txope)

Hasiberria da Yotubetarren munduan Nerea Arriola edo hobe esanda bere alter egoa den Idoia Txoperena (Super Txope). Bat batean eta ustekabean bere 3 bideoek 18.000 bisitatik gora lortu dituzte. Euskara hutsean egindako bideoak dira eta politika, euskal gizartearen egoera eta antzekoak jorratzen ditu umorez. Hori dela eta gazte eta ez horren gazteen artean bolbora bezala zabaldu dira. Lagun talde baten laguntzarekin egindako bideoak omen dira eta gidoiak zein irudia asko zaindu dituzte. Astean behin bideo bat igotzeko asmoa erakutsi du Super Txopek.

Gabi de la Maza  (txantxangorria)

2008an ireki zuen Euskal Girotze Barnetegi bateko irakasle honek, bere Youtubeko lehen kanala. Bertan, Euskal kantuen karaokeak biltzen ditu. Guztira 1000tik gora abesti karaoketu ditu (orain arte), tartean dira:  Pintxo Pintxo, Jon Braun, Pirritx eta Porrotx zein Exkixu, Txomin Artola edo Gontzal Mendibilenen hainbat abesti. Berez lanerako ekoizten dituela dioen arren, izugarria da susbriptore eta bistaratze kopurua: 29.226 suskriptore eta 39.849.050 bistaratze. Zergatik ote? Euskal Herriko gurasoek eta umeek badutela zeresana dirudi kopurua hauekin.

Maitane Segurola

Tendentziak jorratzen ditu Maitene Segurolak bere Youtubeko kanalean: Jende interesgarria, elkarrizketak, estiloa, makillajea, errezetak, gomendioak… euskaraz aritzen da bideoetan eta “It girl “bat izateko euskarak balio duela erakusten digu bere txoko honetan.