2016_iraila_etxebizitza

Bere udalerritik ateratzen den unibertsitateko ikasle ugarik trabak izaten ditu etxebizitza egokia eta eskuragarria aurkitzeko orduan. Dena dela, gazteek elkartasunezko sostengua eskain dezakete, ostatu hartzeko beharrak eta laguntzeko gaitasunak esperientzia aparta jasotzeko konponbideak ekarriz.

Adineko pertsonen etxean ostatu hartzea hautabide da bizilekua ordaintzeko zailtasunak dituzten ikasleentzat. Badira era honetako esperientziak munduan barrena, baita gurean ere, kasu baterako Arabako Foru Aldundiak Arabako Campuseko ikasleei eskainitakoa. Ekimen honek belaunaldiarteko harremanak sustatzen ditu, elkarren arteko laguntza harremana bideratuz; adinekoak laguntza jasotzen du eta gazteak ikastetxe inguruan bizitzeko tokia.

Hau ez da elkartasuna eta etxebizitza batzen dituen aukera bakarra, “Bilboko Udal Etxebizitzak Gazte Solidarioentzat” programa seigarren aldiz antolatu dute. UPV/EHUko eta Deustuko Unibertsitateko graduondo ikastaroetan matrikulatuta dauden gazteei dago zuzenduta. Udal etxebizitza izango dute hilean 55 euroko alokairuan. Horren truke, ikasleek proiektu komunitarioetan eta egoera ahulean dauden taldeei laguntzeko jardueretan lagundu beharko dute, Otxarkoagan eta Bilbo Zaharrean.

gaztebizhitza_huts_txiki

Ikasketak, Lana zein Etxebizitzaren inguruko zalantzak argitzeko GazteBizHitza Euskadiko gazteentzako orientazio eta aholkularitza doako on-line zerbitzua da. Zuk aukeratu whatsappez, telefonoz zein emailez bota zure galdera.