2Leire Canterok 18 urte ditu eta gasteiztarra da. Aurten Elikagaien Zientzia eta Teknologiako graduko bigarren ikasturteari ekingo dio. Udan Auzolandegiak programan parte hartu du eta bere bizipenak partekatu nahi izan ditu gurekin.

Nolatan jakin zenuen Auzolandegieak programaren berri (lagun batek esanda, Interneten…) eta noiztik ezagutzen duzu?

Nire amak entzunda zuen, joan den jendea ezagutzen du eta oso ondo pasatu zutela esan ziotenez niri esan zidan; nik aurten izan dut haien berri.

Zer dela eta erabaki zenuen Auzolandegiak programan izena ematea?

Uda honetan zerbait desberdina egin nahi nuen, eta bidaiatzea asko gustatzen zaidanez ideia ona iruditu zitzaidan. Gainera auzolandegi mota asko daude, adibidez, niri ingurumena zaintzearen gaia asko gustatzen zait, beraz, honetako batera joatea aproposa iruditu zitzaidan. Ingeles gehiago ikasi nahi nuen ere eta niretzat onenetarikoa izan dena, jende berria ezagutzea.

1Nora joateko aukera izan duzu?

Italian egon naiz, Napolitik gertu dagoen herri txiki batean, Ottaviano izenekoa.

Zeintzuk izan dira Italiako auzolandegiaren ezaugarriak, zer egiten zenuetan egun arrut batean bertan?

Auzolandegi hau antolatzen zutenak bi elkarte ziren: bata Legambiente, ingurumenari buruzkoa, eta bestea Libera, mafiaren aurkako taldea. Beraz, egin ditugun ekintzak bi gai hauekin egon dira lotuta. Ekintza hauek goizetan egiten genituen, 3-4 ordu ingurukoak ziren: Vesuvio parke nazionala zaintzen, garbitzen.. Bazkaldu ostean denbora librea izaten genuen eta beste ekintza batzuk egiten genituen; adibidez, klima aldaketari buruzko liburu baten aurkezpena antolatu eta entzun genuen, mafiaren biktima baten ahizparekin hitz egin genuen (oso hunkigarria izan zen) eta jai batzuetan ere egon ginen. Turismoa ere egin genuen, Napoles-en eta Pompeii-n.

 Nolakoa izan da auzolandegiko beste gazteekin izandako harremana?

Oso ona izan da, itzela. Nahiz eta batzuk besteak baino gazteagoak izan ez da inongo arazorik egon. Nahiz eta gure kulturak oso ezberdinak izan, ezta. Italiarrekin ere harreman ona izan dugu, nire ustez hau izan da auzolandegiko gauzarik politenetakoa: mundu osoko lagunak egitea eta oraindik haiekin hitz egiten jarraitzea.

Zeintzuk izan dira zuretzak esperientzia honen alderik positiboenak? Eta negatiboenak?

 Lehenengo bi egunetan ez zegoen lana oso antolatuta eta pixka bat aspertu ginen, denbora libre gehiegi geneukalako. Hala ere, aspertu ginen oraindik ez genuelako elkar ondo ezagutzen eta ez genekielako zer egin, baina beste egun guztiak apartak izan dira. Auzolandegia antolatu zutenak lan itzela egin zuten gure taldean harreman bikaina egoteko, eta asko lagundu gintuzten bertan. Onena niretzat jendea ezagutzea izan da, lagun oso onak egin ditut bertan denbora laburrean.

4Errepikatzeko gogorik baduzu?

Noski.

Gomendagarria iruditzen zaizu Auzolandegiak programa gazteentzat? Zergatik? Oso gomendagarria. Auzolandegi batean egiten duzun lana lagungarria da jendearentzat, eta hori eginez harro sentitzen zara. Asko ikasten duzu, hizkuntza berriak ezagutzen dituzu, turismoa ere egiten duzu eta jende izugarria eta oso interesgarria ezagutzen duzu.

3
Besterik gehitu nahi bazenu aurrera!!

Ez nintzen oso gogotsu joan, gazteena izango nintzela uste nuen eta urduri negoen ingelesez soilik komunikatu ahal izango nintzelako. Hala ere, adinaren kontuak ez zuen inongo garrantzirik izan, eta lehenengo momentutik adin desberdineko lagunak egin nituen. Ingelesari dagokionez, bigarren egunetik aurrera ez zidan lotsarik ematen hitz egiteak eta gainera asko hobetu dut nire ingelesa.

Eskerrak eman nahi ditut horrelako esperientza bizitzen uzteagatik. Uda osoko aste onenak izan dira, zalantzarik gabe, eta askotan faltan botatzen dut bertan ezagutu nuen jendea eta Italia. Auzolandegiko monitoreak aireportura laguntzen ninduen bitartean honako hau esan zidan: Napolin bitan egiten da negar: lehenik ailegatzean ez zaizulako gustatzen eta zure etxera bueltatu nahi duzulako, eta bigarrenik joateko ordua heldu denean ez duzulako Napolesetik joan nahi; auzolandegiko guztiok esan dezakegu esaldi hau guztiz egia dela. Berriro ere, mila esker.