Kito. Amaitu da Gazte Olimpic Team taldearen abentura. Hitzok idaztean Rio de Janeiron gauden arren, iritsi zaigu hiri eder honi eta blogari agur esateko garaia. Soilik astebete izan den arren, hamaika bizipen eta istorio eramango ditugu gurekin etxera: Amador Granadosen, Asier Garciaren eta Iñigo Llopisen gertutasuna, haien familia eta lagunak ezagutu izana, bertatik bertara ikusitako kirolak, KEEF Kirol Egokituaren Euskal Federaziokoen laguntza, lauon arteko hizketaldiak…

DSCN3878

Esperientzia gogoangarria eta aberasgarria izan da ezbairik gabe. Emaitza bikainak lortu dituzte Bat Basque Teameko kirolariek. Domina lortu dute Granadosek eta Garciak; diploma Rakel Mateosek; eta aurreko markak hobetu ditu Llopisek. Harro gaude haien lanarekin.

EImage-1 (3)zin ahaztu, ezta ere, gure egunerokoa erraztu duten boluntario guztien lana. Txalo
tzekoa izan da haien prestutasuna
eta lanerako orduan jarritako pasioa. Irribarrez zeuden uneoro, pozik, eta egindako galdera guztiak erantzuteko prest.

Muito obrigado Rio, muito obrigado Gazteaukera eta Basque Team, muito obrigado egunotan jarraitu gaituzuen guztioi. Hurrengora arte, #roadtoTokyo

logoa_blogGOTeko blogariak (Urko Zabala Camino, Iñaki Lasa Etura, Nerea Gurrutxaga Zuatzubizkar eta Uxue Otxoa Alberdi) Paralinpiar Jokoen berri ematen. Egitasmo hau Gazteaukera eta Bat Basque Team-en elkarlanaren ondorio da.