Badira Rioko Paralinpiar Jokoetara dominen lehiara joan diren kirolariak; esaterako, aurrekoan eman genizuen Amador Granadosen eta Asier Garciaren lorpenen berri. Gaurkoan, baina, bestelako kasu bat ekarriko dugu hona, emaitzen presiorik gabe, esperientziaz gozatzera etorri den kirolari batekin egon gara: Iñigo Llopis igerilariarekin. 17 urterekin, azken unean sailkatu da donostiarra, Nazioarteko Paralinpiar Batzordeak Errusiako kirolariak Jokoetatik kanpo utzi ostean.

Rioko txapelketa hasteko hilabete baino gutxiago gelditzen zenean jakinarazi zioten Paralinpiar Jokoetan ariko zela, eta horrek baldintzatu egin du Llopisen prestaketa. Hiru probatan lehiatu da: estilo libreko 50 eta 100 metroetan eta estiloetako 200 metroetan. Parte hartu du jada lehen bietan, orain arte zituen denborak hobetuz. Gaur goizean du lehiaketa luzeena, eta finalera sartzen saiatuko da. Presiorik gabe ari dela aitortu digu, oso pozik eta momentuaz uneoro gozatzen.

Gaztea izan arren, harenak dira estilo libreko 100, 200 eta 400 metroko Espainiako markak. Ondo bidean, berea da etorkizuna.

DSCN3850

logoa_blogGOTeko blogariak (Urko Zabala Camino, Iñaki Lasa Etura, Nerea Gurrutxaga Zuatzubizkar eta Uxue Otxoa Alberdi) Paralinpiar Jokoen berri ematen. Egitasmo hau Gazteaukera eta Bat Basque Team-en elkarlanaren ondorio da.