Atzokoan Engenhão Olinpiar Estadioa ezagutzeko aukera izan genuen. Atletismoko probak 17:30ean hasi ziren. Gu ordubete beranduago iritsi ginen eta gure harridurarako sarreran antolatuta dituzten ilaretan ez genuen jendetzarik topatu. Espero genuen behin estadioan sartuta ikusle gehiagorekin bat egitea, baina nahiko hutsik zegoen. Goiko harmailetan ez zegoen inor. Hala ere, bertaratutako guztiek gogoz animatzen zuten. Burrunba Brasildar kirolariekin areagotzen zela sentitzea zirraragarria izan zen.

20:30ean amaitu ziren astearteko atletismoko diziplina ezberdinen frogak. Harmailetatik kanpora bidean, zilarrezko domina eskuratu berri zuen Ameriketako Estatu Batuetako Amanda McGrory kirolariarekin topo egiteko zortea eduki genuen. Horrekin paralinpiar kirolarien gertutasuna izatea eta beraiekin egotea errazagoa dela konprobatu dugu.Amanda McGrory

Azkenik, aipatzekoa dela uste dugu, boluntarioen jarrera eguneko azken orduan. Estadio kanpoan, hainbat daude garraio ezberdinetarako noranzkoak seinalatzen. Egun osoan lanean aritu eta gero, nekatuta egonda ere, momentu oro laguntzeko prestutasuna adierazten dute. Gainera, ikusleoi dantzara animatzen gaituzte, bertako musika megafonietan jarriz etxerako bidean goazela.

logoa_blogGOTeko blogariak (Urko Zabala Camino, Iñaki Lasa Etura, Nerea Gurrutxaga Zuatzubizkar eta Uxue Otxoa Alberdi) Paralinpiar Jokoen berri ematen. Egitasmo hau Gazteaukera eta Bat Basque Team-en elkarlanaren ondorio da.