Abian da Beldur Barik programaren 7.edizioa. Ikus-entzunezko lehiaketa honetan parte hartzen duten proiektuek Beldur Barik jarrera islatu behar dute. Emakumeen aurkako indarkeria mota guztiak gaitzetsiz eta gaindituz, harreman askeak, errespetuzkoak, parekideak eta ez-sexistak erakikitzeko konpromisoa islatzen duten lan pertsonal eta kolektiboak onartuko dira.

Nori zuzendua dago?

Euskal Autonomia Erkidegoko 12 eta 26 urte arteko neska-mutilek parte hartu ahal dute lehiaketan, bi kategoriatan:

  1. kategoria: 12 – 17 urte
  2. kategoria: 18 – 26 urte

Banaka zein taldeka parte hartu ahal da, ikastetxe gisa, ikasgela gisa edo elkarte gisa.

beldur-barik

Zeintzuk dira parte hartzeko datak?

Irailaren 9tik azaroaren 9a arte.

Zer baloratuko da?

Kalitate tekniko edo artistikoaren gainetik, mezuaren kalitatea baloratuko da, nesken ahalduntzetik gogoetak eta eztabaidak sortzeko gaitasuna, eta mutilen konpromisoa matxismoaren aurka.

Eta Sariak?

  • 1. kategoriako saria: 500 €
  • 1. kategoriako aipamen berezia: 300 €
  • 2. kategoriako saria: 500 €
  • 2. kategoriako aipamen berezia: 300 €
  • Saria ikus-entzunezko ekoizpen onenari: 300 €
  • Herriaren saria: 300€

Aurkeztutako lanek aukera izango dute parte hartzeko, bai lehiaketa orokorrean, baita udalerrietako herri lehiaketetan ere. Kontuan izan herri guztiek ez dutela antolatzen Beldur Barik herri lehiaketak.

Noiz emango dira sariak?

Azaroaren 26an, URIBE-KOSTAKO URDULIZ (Bizkaia) udalerrian ospatuko den Beldur Barik Topaketan banatuko dira sariak.

Parte hartu nahi dut!

Sar zaitez honako atalean eta igo zure lana.

Informazio gehiago: www.beldurbarik.org