Rioko egonaldia ezin hobeto hasi dugu. Goizean Barrako belodromora hurbildu gara pistako txirrindularitza ikusteko asmoz, eta euskal kirolari batek domina lortu du arratsaldea hasi aurretik, Amador Granadosek hain zuzen. Eduardo Santas eta Alfonso Cabello taldekideekin batera, brontzezko domina erdietsi du pistako txirrindularitzako 750 metroko sprinteko C1-C5 proban. Sailkapen proban eskuratu dute finalerako txartela, hirugarren sailkatuz. Ondoren, hirugarren eta laugarren posturako lehian irabazi egin dute. Emozioz betetako lasterketa izan da, dezima gutxirengatik gailendu baitira Amerikako Estatu Batuetako taldeari. Halaber, munduko bi marka eta Paralinpiar Jokoetako errekor bat ere hautsi dituzte.

logoa_blogGOTeko blogariak (Urko Zabala Camino, Iñaki Lasa Etura, Nerea Gurrutxaga Zuatzubizkar eta Uxue Otxoa Alberdi) Paralinpiar Jokoen berri ematen. Egitasmo hau Gazteaukera eta Bat Basque Team-en elkarlanaren ondorio da.