1989ko abenduaren 13an jaio zen Mikel Landa murgiarra. Egun, 26 urte dituela, bere zazpigarren denboraldia egiten ari da txirrindularitzako profesional maila gorenean 2010ean Orbea-Oreka SDA talde kontinentalarekin lehen agerraldia egin eta gero. 2011-2013 denboraldiak Euskaltel-Euskadin eman ostean, 2014 eta 2015.en urteak Astanan eman zituen. Azken urte horretan, Italiako Giroan podiumera igotzea lortu zuen, eta horrek eskaintza pisutsuagoak jasotzea ahalbidetu zion. Hala nola, egun World Tourreko talde ahaltsuena den Sky taldean dago, 2017ra bitarte sinatutako kontratu batekin.

Aurten, negua bigarrenez aldrebestu zitzaion citomegalobirus izeneko gaixotasun baten eraginez. Bere urteko helburu nagusiena Italiako Giroa irabaztea zen, baina urte hasierako hilabetetan ezin behar bezala entrenatu eta zalantzak izan zituen arabarrak. Langile fina izanik, eta helburuarekin itsutu gabe, bere horretan jarraitu zuen pedal kolpean, eta azkenean, espero baino beranduago, martxoaren amaieran hain zuzen, Italiako Coppi-Bartali lasterketan estreinatu zuen denboraldia. Ondoren, Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketa egin, eta jarraian, Euskal Herriko Itzulian parte hartu eta desiratzen zituen sentsazio eta motibazioak eskuratzen hasi zen. Garrastatxuko ermitan bukatzen zen bigarren etapan lortu zuen espero gabeko garaipena eta liderraren elastikoa. Ordura arteko hilabete zailak atzean utzirik eta etxeko lasterketatik indar berrituta atera ostean, Trentinoko Girora joan eta beste etapa bat irabazteaz gain, sailkapen nagusia eskuratu zuen.

Ordura arte, 15 lasterketa egun soilik zituen bere hanketan, baina bere helburu nagusia iristear zegoen: Italiako Giroa. Indartsu eta esperantzekin zegoen Mikel, baina 10.en etapan, lasterketako lehenengo deskantsu egunaren ondoren, etxera bueltako bidaia hartu behar izan zuen gastroenteritis batek indar gabe utzi zuelako. Momentu desatsegina igaro ostean, helburuak birplanteatuta, bere taldekidea duen Chris Froomen mesedetan lan egin zuen Dauphineko Kriteriumean, britainiarrarekin garaipena eskuratuz. Ondorioz, Tourreko Sky taldeko bederatzikoan egotea lortu zuen.

Sky taldeak 2016ko Frantziako Tourra irabazi zuen Chris Froome txirrindulariarekin, Mikel horren partaide izanik. Baina, bertan zegoela, 2016ko Rioko Joko Olinpikoetako hautatzaileak ez zuela berekin kontatzen jakin zuen. Beraz, ez da Rion egongo abuztuak 6ko lasterketa handi horretan, baina ez merezi ez duelako. Berekin egoteko aukera izan dugu, eta hau da berak esan diguna:

logoa_blog

 

GOTeko blogaria, Uxue Otxoa Alberdi, Joko Olinpikoen berri ematen. Egitasmo hau Gazteaukera eta Bat Basque Team-en elkarlanaren ondorio da.