GOT Rioko lau gazteak, Jon Altuna, Irati Agirre, Aitor Biain eta Maria López gaur, abuztuaren 8, irten dira Loiuko aireportutik Rio de Janeirora bidean, bertan Basque Teameko euskal kirolarien jarraipena egiteko asmoz, Olinpiar Jokoetan. Rion izango dira blogari lanetan abuztuaren 15a bitartean.

Irati, Aitor, Jon y Maria Río de Janeirora abiatu diraUrduritasunetatik haratago guztiei egin diegu galdera bera:

” Zer espero duzue Olinpiar Jokoetarik?”

Irati Aguirre

Rioko Joko Olinpikoetan nazioarteko eta Euskal Herriko eliteko kirolariak ikusten gozatzea espero dut. Era berean gure irakurleek gurekin batera blogean eta sare sozialetan bidai izugarri honetan zehar publikatuko ditugun bizipenetaz, abenturetaz eta gogoetetaz ere disfrutatzea nahi dugu! Ziur nago benetan esperientzia ahaztezina izango dela.

Jon Altuna

Festa handi bat. Kirolaren festa. Denera 42 kirol ezberdin dira, milaka ikusle, hamaika kultura eta emozio dantza. Munduko atleta onenengandik gertu egoteko aukera paregabea. Rion bertatik bertara ikusitakoa, zuei zabaltzea dugu xede.

Maria López

Rioko Olinpiar jokoetatik espero dudana maila pertsonalean, kideekin harreman ona izan eta ahal dudan guztia disfrutatzea da. Horrez gain, mundu mailako kirolariak aurrez aurre ezagutu eta ahalik eta ekitaldi gehien ikustea. Eta behin han gaudela, bada, noski, Rio ezagutzea.

Maila profesionalean, berriz, ahalik eta bideo duinenak egitea da nire nahia. Jendeak egiten duguna ikustea eta joaten garenon artean elkarri lagunduz, gaitasun berriak eskuratu eta esperientzia honetatik ahalik eta zuku gehiena xurgatu ahal izatea.

Aitor Biain

Kirolaren festa handi bat izatea espero dut, eta bide batez, niretzat, inoiz bizi izan dudan esperientziarik eta gogoangarriena. Orain arte telebistari itsatsita jarraitu ditut Olinpiar Jokoak eta orain bertatik bertara jarraituko ditut; ahaztezina izango da, ziur!

Gazte_Olimpic_Team_bidaia_hasten

logoa_blogGOTeko blogariak (Maria López, Irati Aguirre, Aitor Biain eta Jon Altuna) Joko Olinpikoen berri ematen. Egitasmo hau Gazteaukera eta Bat Basque Team-en elkarlanaren ondorio da.