image1Kirol proba garrantzitsuetan dena emateko, kirolariek ondo kontzentraturik egon behar dute. Horretarako natura nagusi den inguruetan paseoak ematea oso ohikoa da olinpikoentzat. Eta hala egin dugu gaurkoan guk ere.

 

image2Goizean Rioko lorategi botanikora joan gara. Ikusgarria iruditu zaigu bertan ikusi ahal izan ditugun zuhaitz, landare mota ezberdinak eta animaliak. Tximinoak han hemenka ikus zitezkeen hainbat eta hainbat metro luzeetako palmondo eta banbuzko kañen artean saltoka.Benetan zoragarria izan da bertako fauna biltzen duen lorategi eta urmaelen artean ibilaldi bat egitea, ur jauzien soinuarekin erlaxatzea eta Hego Ameriketako landare exotikoekin begiak deleitzea. Kuriositate modura, deigarria iruditu zaigu bertan haurdun ugari ikusi ditugula argazkiak ateratzen haien senitartekoekin.

IMG_1319

Indarrak hartuta, arratsaldean kirolaz gozatzea egokitu zaigu berriz ere. Ez genuen sarrerarik aurrez erosia, eta bertan aurkituko ditugulakoan hurbildu gara Barrako gune olinpikora. Jende andana zebilen inguruan, gune olinpikora sartu eta kirol frogaren bat ikusteko asmotan; bertan aurkitzen baitira instalakuntza nagusietako batzuk. Txarteldegiko ilaran jarri gara segidan, eguzki-eguzkitan, eta hogei bat minutu zain egon ondoren iritsi zaigu txanda. Eguneko sarrera bat eskuratu nahi genuen, berdin zitzaigun zein kirol, zein disziplina ikusi; Barrako gunera sartu eta kirolaz disfrutatu nahi genuen, besterik ez. Txarteldegiko emakumeak baina ezerezean utzi ditu gure plan eta nahi guztiak.

aaa1

Izan ere,hark esan digunez, tranpolin jauzietarako eta saskibaloirako geratzen ziren soilik sarrerak. Bai batean zein bestean baina, garestienak ziren oraindik eskuragarri zeuden bakarrak; garestiegiak gure poltsikoendako. Sarrerarik lortuko ez genuela ikusita, amorruz eta penaz, hiri olinpikoa ikustera joatea erabaki dugu. Hara bidean ginela baina, RioCentro eraikinarekin egin dugu topo. Gure ezjakintasunerako, hainbat kirol froga jokatzen dira bertan: halterofilia, mahai-tenisa, badmintona eta boxeoa, besteak beste. Sarreren inguruan galdetuta… BINGO! Azkenean lortu dugu arratsaldean zerbait ikustea. Boxeorako sarrerak eskuragarri baitzeuden oraindik. Guztira kategoria ezberdinetako 11 borroka ikusteko aukera izan dugu, hiru K.O. eta guzti! Ikustekoa izan da!

logoa_blog

GOTeko blogariak (Maria López, Irati Aguirre, Aitor Biain eta Jon Altuna) Joko Olinpikoen berri ematen. Egitasmo hau Gazteaukera eta Bat Basque Team-en elkarlanaren ondorio da.