IMG_1797Zer lirateke Jokoak atletismorik gabe? Ez zaigu halakorik okurritzen. Behin Riora iritsita, ezin Engenhao estadio Olinpikoa zapaldu gabe itzuli. Urdina da, handia eta polita. Eta itxura guztien arabera azkarra ere bai. Ez bat, ez bi. Hiru munduko errekor ikusi ditugu bertatik bertara lehen egunean. Hirurak emakumezkoenak. Haiek izan baitira gaurko eguneko protagonistak.

Lehenik eta behin Almaz Ayana etiopiarrak hautsi du 10.000 metroetako marka. Ikustekoa izan da abiatu diren erritmoa. Partzial bakoitza arretaz jarraitu dugu, eta, hain zuzen, lasterketaren azkenean hautsi du 2003tik Paula Radcliffena zen errekorra. 13 segunduan hobetu ere: 29’17’’eko denbora egin du azkenean, eta estadioa zutik jarri. Orruka, txalo zaparrada handia eskaini diote zaleek.

Gure ordezkari Trihas Gebre ‘Maitetxu’ ere animatu dugu ikurrinak hartuta. Marka pertsonala egin du donostiarrak: 32 minutu eta 9 segundutan sartu da helmugan.

Gizonezkoetan 800 metroko kanporaketeikin eta disko-jaurtiketako sailkapen probekin gozatu ostean, beste sorpresa handi bat oparitu digu Egenhaok. Heptatlonean, altuera-jauzian, Johnson-Thompson britainiarrak eta Thiem belgikarrak munduko errekorra jarri dute heptatloiko disziplinan 1,98 metroko hegaldi bertikala eginda. Bi jauzilarien arteko lehia ikusgarria bezain luzea Izan da.

Beste emakumezko bat ere protagonista gaurkoan: Tania Calvo pistako txirrindulari arabarrak diploma lortu baitu taldekako abiaduran, Barrako belodromo olinpikoan. Hurrengo proba keirinekoa izango du. Gertutik jarraitu dugu.

Estadio Olinpikoan goiz osoa eman ondoren, indarrak hartzeko Copacabanako hondartzara hurbiltzea erabaki dugu. Caipirinhekin topa eginez ospatu dugu Maialen Chourrautek atzo lortutako urrezko domina hura. Atletismoarekin gertatu bezala, emakumezkorik gabeko Olinpiar Jokorik ez dagoelako.

logoa_blogGOTeko blogariak (Maria López, Irati Aguirre, Aitor Biain eta Jon Altuna) Joko Olinpikoen berri ematen. Egitasmo hau Gazteaukera eta Bat Basque Team-en elkarlanaren ondorio da.