20160810_120659

Kaixo! Goizean goiz esnatzea tokatu zaigu gaurkoan. 5:45ean jarri dugu iratzargailua irrati elkarrizketa bati erantzuteko. Guztiok lehen eguneko gure esperientzia kontatu dugu Rioko hoteletik. Atseden pixkatxo bat hartu ostean gosaltzera jaitsi eta Deodororako bidea hartu dugu gaurkoan ere. Gaur ez zen slalomik tokatzen, gaur belar-hockeyaren txanda zen. Espainiako selekzioan jokatzen duten Maria Lopez de Eguilaz eta Rocio Ybarra bizkaitarrek ezin izan dute Zeelanda Berria garaitu, 2-1 galdu dute. Partidaren ostean Rocio Ybarraren senitartekoek, atsegin handiz, kapitainarenganaino eraman gaituzte. Ybarrak burumakur eta malkotan hitz egin du gurekin, porrota oso bere sentitu baitu, kapitain on guztien gisara.

IMG_9414

2016-08-10 18.02.00

 

 

 

 

 

Negua da hego-hemisferioan, eta gaur Rion haize feskoa izan dugu protagonista. Nork esan behar zigun jertsea beharko genuenik tropikoan! Barruak berotzeko zerbait jan eta vuelta estadiora. Oraingo honetan Korea eta Alemaniaren artekoa ikustera. Europarrak garaile asiarren aurrean, baina Rion zeuden korear apurrek gogotsu aupatu dute euren taldea.

Rocio Ybarrari elkarrizketa ( gazteleraz)

20160810_151908

Hotelera bidean, atentzioa eman digun kartel batekin egin dugu topo. Goizeko 6:00ak eta 9:00ak artean goizez eta arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara arratsaldez, lanegunetan, emakumezkoek soilik erabil ditzakete zenbait bagoi. Gizonek galarazita dute sartzea. Zer pentsatua eman digu.

Gaurkoan beste bi diploma eskuratu dituzte euskal kirolariek. Kasu honetan txirrindularitzan, Jonathan Castroviejok laugarren egin du erlojupekoan eta Ion Izagirrek berriz zortzigarren. Domina eskuratzeko hurrengo aukera Maialen Chourrautekin daukagu. Ea lasarteoriatarrak estreinatzen duen euskaldunen domina-sorta. Bertan izango gara Maialen animatzen.

logoa_blog

GOTeko blogariak (Maria López, Irati Aguirre, Aitor Biain eta Jon Altuna) Joko Olinpikoen berri ematen. Egitasmo hau Gazteaukera eta Bat Basque Team-en elkarlanaren ondorio da.