aa4

Iritsi zaigu Rion azken lehiaketa eguna, eta gaurkoan ere emakumezkoen kirolaz gozatu ahal izan dugu. Botafogon hasi dugu eguna. Copacabanatik ez oso urrun, emakumezkoen maratoiaren ibilbidea bertatik pasatzen baitzen. Eguzkiak gogor jotzen zuen goizean zehar, eta nabaritu da hori korrikalarien ahaleginean. Guk geuk ere beroari aurre egiteko koko bana hartu behar izan dugu eguerdian. Hondartza ertzetik genbiltzala, deigarria iruditu zaigu kitolak Rioko herritarren egunerokoak duen presentzia; jende andana elkartzen baita kirola egiteko kalean dauden guneetan. Arratsaldearekin batera berehala ekin diogu Barrako gune olinpikorako bideari.

AA1
Gaur bai, gaur lortu dugu barrura sartzea, eta harrituta bezain hunkituta geratu gara. Gune handia da eta bertan aurkitzen dira instalakuntza nagusienetakoak. Tenis pistak, belodromoa, igerilekua edota saskibaloi nahiz eskubaloi kantxak. Azken honetan egotea egokitu zaigu gaur.

AA2
Espainia eta Angola aurrez aurre, lehen faseko azken partiduan. Bost euskal jokalari izan ditugu kantxan: Eli Pinedo, Naiara Egozkue, Nerea Pena, Patricia Elorza eta Nelly Carla Alberto, Jorge Dueñas hautatzaile bizkaitarrarekin  batera. Partida oso txukuna egin ez badute ere (26-22), lortu  dute helburua: final laurdenetara sailkatzea. Frantzia dute orain zain.

aa3

Naiara Egozkue jokalari nafarrarekin hitz egiteko aukera izan dugu partida amaitu ostean.

Gaur bestelako eguna izango dugu Rion. Maletak egin eta etxerako bidea hartzeko garaia heldu zaigu eta; ez aurretik karioken hiriko txokorik interesgarrienak bisitatu gabe!

logoa_blogGOTeko blogariak (Maria López, Irati Aguirre, Aitor Biain eta Jon Altuna) Joko Olinpikoen berri ematen. Egitasmo hau Gazteaukera eta Bat Basque Team-en elkarlanaren ondorio da.