Askotan kirolari paralinpikoek egiten duten ahalegina ez da olinpikoen maila berean aitortzen, baina ezin dugu ahaztu horiek babesteko eta beraien ametsak errealitate bihurtzeko lan egiten duen jendea. Gaur Kirol Egokituaren Euskal Federazioaren inguruan hitz egingo dugu, euskal kirol federazioen artean dagoena.  Hala ere, ezin daiteke esan bat gehiago denik. Ezohikoena eta konplexuena da bere egituraketan eta garestia bestalde, multikirol formatuagatik, multidesgaitasunagatik eta honek eragiten dituen gainkostuengatik.salida100

Itziar Paramorekin hitz egiteko aukera izan dugu, federazioko koordinatzailea dena. Itziarrek esan duenez, “federazio gazteenetarikoa da” beraiena, 2003an sortu baitzen eta Rioko joko paralinpikoetan 13 urte beteko ditu.

Helburuei dagokienez, federazioaren lana ezintasuna (fisikoa, intelektuala, entzumenezkoa, bisuala eta garun paralisia)  duten kirolariei eta kirol entitateei maila altuko kirolera sarbidea eskaintzeko tresna izatea dela azaldu du Paramok. Horretarako hainbat ekintza egiten dituzte:

  • Euskal txapelketa eta liga euskaldunen antolakuntza10550898_823163841040561_871996908409623239_n[1]
  • Euskadiren ordezkaritza Espainiako txapelketetan
  • Partehartze internazionaletako kolaborazioa
  • Modalitate batzuen kasuan, elkarretaratzeak antolatzen dituzte

Paramok dioenez, federazioak kirolariei eskaintzen dien babesa “zuzena da kirol ekitaldiak antolatzerakoan, eta gastuak beregain hartuz Euskadiko selekzio bezala joatean (ekipazioa, garraioa, ostatua eta mantenua)”, eta kirolari batzuen partehartze eta posizionamendu internazionala bultzatzearren, federazioak txapelketa internazionaletako gastuak ere beregain hartu izan dituela gehitu du Itziarrek.

Kirolarien profilari dagokionez, “%50 gipuzkoarrak dira, %20 emakumeak eta %50 desgaitasun fisikoari dagokio, desgaitasun intelektuala dutenen %30ek jarraituta”, Itziarrek dioenez. Horiek 30 modalitate baino gehiago dituzte eskuragai alta emateko, baina “eskatuenak igeriketa, atletismoa eta eskia dira”, federazioko koordinatzailearen esanetan. Horregatik, txapelketei dagokienean, euskal selekzio bezala, lehiaketa izarra igeriketa dela dio, baina esaterako, eskian, atletismoan, gurpildun aurkiko saskibaloian edo boccian ere parte hartzen dutela gaineratu du: oso anitza da gure partaidetza. Txapelketa gehiagotara ere joan gintezke, baina baliabide ekonomikoak mugatuak dira eta lehentasunak ezarri behar ditugu urtero. “Federazioaren kirol proiektua aurrera eramateko babes nagusiena Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Kirol Zuzendaritzatik datorkigu”, esan du Paramok.20160116_120828

Itziarrek dioenez, senior selekzioen eta kirolari internazionalen kasuan, lehiatzeko orduan, helburua emaitzetan egon ohi da gehien bat. Aitzitik, “eskola-umeen selekzioentzat ezberdinak dira bizipenak: beraien ezintasun antzekoa duten gazteak ezagutzea dute helburu, sozializatzea eta elkarri kirol egokitua nola ezagutu duten kontatzea” gehitu du Paramok. “Adibidez, umeekin egin genituen lehen irteeretan gurasoentzat ere ostatua eta garraioa antolatu behar izan genuen, familian bidaiatzen dugu”, kontatu ATLETISMOdigu barrezka.

Hala ere, KEEF-k zailtasun ezberdinei egin behar die aurre, ekonomikoak eta antolakuntzari dagozkionak, gehienbat: “5 ezintasun mota eta ia kirol modalitate guztiak barne hartzen ditugu, eta horrek egoera zail batean jartzen zaitu kirol behar guztiak betetzerako orduan”, azaldu du Itziarrek. Adibidez, garraioa egokitua kontratatzen dute, baina bidaia hegazkinez bada iristeko dituzten bideak ez dira gainerakoen berdinak. Ostatuari dagokionez, batzuetan zaila da eskuragarritasuna %100ean betetzen duena aurkitzea. Gainera, laguntza ematen duten pertsonekin (gidatzaileak, laguntzaileak…) osatu behar dute selekzioa, eta pabelloira material guztiarekin iritsi beharra dute, “eta hori da gure eguneroko ogia”, gaineratu du Itziarrek.BADMINTON

Momentu honetan federazioa Uztailaren 30 eta 31n izango den ekitaldi baten antolakuntzan dago murgilduta: “Gurpildun aulkiko saskibaloiko Europako 4 selekzio onenak izango ditugu gurean (Espainia, Turkia, Ingalaterra eta Herbehereak)”, azaldu digu Paramok. Oraindik ez dute guztia lotu, baina link bat dute crowdfunding-arentzat (www.lanzanos.com/proyectos/bsr-rumbo-a-rio-2016), nondik ekitaldirako baliabide gehiago lortzea espero duten. Itziarrek sarrera dohakoa dela azpimarratu nahi izan du eta gurpildun aulkiko saskibaloi onenaz gozatu ahal izango dela baieztatu du, selekzioentzat Rioko Joko Paralinpikoetarako prestaketa torneoa izango delako. Jokoei dagokienez, honakoa aipatu du Itziarrek: “ezintasuna duten 4 kirolari doaz oraingoz, espero dugu azken momentuan bi gehitzea”. Espektatiben inguruan, azken 3 edizioetan tamalez emaitzak beheraka joan direla  esan du, eta kirolari horiek edonorrentzat ahaztezina den esperientzia horren onena eramatea espero du.

 

GOTeko logoa_blogblogariak (Urko Zabala Camino, Iñaki Lasa Etura, Nerea Gurrutxaga Zuatzubizkar eta Uxue Otxoa Alberdi) Paralinpiar Jokoen berri ematen. Egitasmo hau Gazteaukera eta Bat Basque Team-en elkarlanaren ondorio da.