15ª Viñeta - Voluntariado

Lan Solidario batean denbora ematea, horra hor boluntariotzaren definizio sinplea. Boluntarioak bere burua eskaintzen du elkarteren batek antolatutako lan-taldean, libreki eta musu-truk.

Seguruenik entzungo zenituen hainbat gazteren ahotan boluntariotza esperientzak, zenbat jende ezagutu duten, bisitatutako lekuak, elkartasun-bizipena, norberaren lan-integrazioa hobetzeko eskuraturiko trebetasunak, eta abar.

Boluntariotza erakundeak (elkarteak, fundazioak, GGKEak) askotarikoak dira, baita aritzen diren ekintza-eremuak ere: aisialdia eta denbora librea, ingurumena, babes zibila, garapenerako lankidetza, gizarte-bazterketa eta baztertutako kolektiboak, menpekotasunak, minusbaliotasunak, giza-eskubideak edota hezkuntza eta kultura, besteak beste.

Programa hauetan parte hartzeko interesa baduzu aukera ugari dagoela ohartuko zara, bai inguruan, baita Europan eta bestelako herrialdeetan ere:

  • Nazioarteko boluntario-lana. Esperientzia aparta bizitzeko eta bidaiatzeko aukera ekarriko dizu, baina aldez aurretiko antolakuntza handia eskatzen du. Kontsulta ezazu Euskadiko Gazteak Lankidetzan Programa, egonaldi solidarioak hartzen ditu Amerikako, Afrikako edo Asiako herrialdeetan, hiru hilabetez.
  • Europako Boluntario Zerbitzuak 17-30 urteko gazteei zuzendutako boluntario-esperientzia eskaintzen du atzerrian, Europako Batzordeak diruz lagundurikoa da. Gazteek 2 hilabetetik 12 hilabetera bitarteko aldian boluntario-lanak egiteko aukera izaten dute, askotariko jarduera alorretan: gizarte-alorra, ingurumena, kultura, kirola, artea…
  • Auzolandegiak programak, ordea, iraupen laburragoa du, bi eta lau arteko astekoa, hain zuzen. Epe honetan hainbat nazionalitatetako pertsonak elkartu eta eduki sozialeko borondatezko lanak egiten dituzte.

Asko eta asko dira haien denbora boluntario-lanetara bideratzen duten gazteak, zu ere horietariko bat zarela uste baduzu, eta mundu hobea eraikitzeko zure ekarpena egin nahi baduzu, aurrera!

gaztebizhitza_huts_txiki

Ikasketak, Lana zein Etxebizitzaren inguruko zalantzak argitzeko GazteBizHitza Euskadiko gazteentzako orientazio eta aholkularitza doako on-line zerbitzua da. Zuk aukeratu whatsappez, telefonoz zein emailez bota zure galdera.