14ª Viñeta - Cursos verano

Udako oporraldia aisialdiarekin eta atsedenarekin lotuta dago askotan, norberaren gastuak ordaintzen laguntzeko lanen batekin beste batzuetan, baina baita ikastearekin ere, jakina. Udako ikastaroak bestelako esperientziak bizitzeko aukera aparta dira, ikasketak eta entretenimendua uztartuz, urtean zehar ditugun gainerako egin beharretatik aldetzen dena, alegia.

Zer eskainiko dizu udako ikastaroak?

  • Zure CVa hobetu, prestakuntza akademikoa osatuz.
  • Beste metodologia baten bidez zure lanbide-etorkizunari begira trebetasunak eskuratu.
  • Zure intereseko profesionalekin harremanak egin.
  • Hizkuntzaren bat ikasi edo hobetu.
  • Dibertsioa, udako ikastaroak beti uzten du aisialdirako lekua, eta bidaiatzeko zein jende berria ezagutzeko bidea ere eman dezake.

Zure aukera bata ala bestea izan, helburuarekin bat egiten duen akzio planari heldu udan, eta egiteke duzun ikasgai horri bultzada ematea erabakiz gero aukerak eta baliabideak baloratu eta aurrera, garaiz zabiltza eta.

Jarraian dituzu, adibidez, ezinbestekoak diren erreferentzietako batzuk:

gaztebizhitza_huts_txikiIkasketak, Lana zein Etxebizitzaren inguruko zalantzak argitzeko GazteBizHitza Euskadiko gazteentzako orientazio eta aholkularitza doako on-line zerbitzua da. Zuk aukeratu whatsappez, telefonoz zein emailez bota zure galdera.