Basque Teameko Markel Alberdi igerilariak Olinpiar Jokoetarako sailkapena lortu du lehen aldiz. Eibartarrak du estilo libreko 100 metroko proban estatuko errekorra. Brasilen estilo libreko 4×100 errelebu proban lehiatuko da Igeriketako Nazioarteko Federazioak bere taldea berreskuratu baitu Britainia Handiak probari uko egin ostean. Basque Teamen egoitzan Rioko blogariekin batera egindako agerpenean adierazi du riorako jarri duen helburua bere errekorra haustea dela. Kontziente da finaletan sartzea oso zaila izango dela baino bere aldetik dena emango duela ziurtatu du igerilari gipuzkoarrak.

Markel Alberdi, Jon Gerediaga, Basque Teameko kide, eta Aitor Biain eta Nerea Gurrutxaga Rioko blogariekin izan da Fadurako egoitzan

Markel Alberdi, Jon Redondo, Basque Teameko Idazkaria, eta Aitor Biain eta Nerea Gurrutxaga Rioko blogariekin izan da Fadurako egoitzan

`Ezina, ekinez egina´ ezta Markel?  azkenean lortu duzu riorako txartela…

Bai, azkeneko bi urte hauetan buruan eduki dudan esaldi bat da hura, aurreko urtean gorputzean tatuatu egin nuen gainera. Azkenean jarraitu eta jarraituta lortu dut errelebuentzako pasea, nahiz eta gauzak pentsatu nituen bezala atera ez diren. Askotan, zuk uste duzuna ezin dela, ekinda eta ekinda azkenean lortu daiteke edo behintzat ez bada lortzen ahalegindu zara eta zorionez nire kasuan ametsa beteko dut.

Antsietate puntu batekin ere ibili zara azkenaldian, nola bizi izan dituzu azken hilabete hauek?

Hilabete luzeak izan dira.  Gainera, ni dena kontrolpean izan nahi duen horietakoa naiz, dena ondo egitea gustatzen zait. Heldu nintzen puntu batera jendeari ere esaten niola ez nuela obsesionatu nahi, azkenean obsesionatu egin naiz eta autoexijentzia edo presio horrek antsietate puntu batera eraman nau. Hiru hilabetetan zehar hiru ordu bakarrik egiten nituen lo, oso nekatuta nindoan entrenatzera..nire gelan telebista ikusten eta ezin nuen lasai egon, bihotza taupadaka neukan etengabe. Oraindik ere antsietate pixka bat ere badut, egia esan psikologikoki oso zaila izaten ari da. Batzuetan autoestima galtzen duzu, konfiantza ere bai, dena ilun bihurtzen da. Hemendik Aurrera pixkanaka dena lasaitzea espero dut eta gauzak beste modu batera hartzea disfrutatzeko.

IMG_8225

Igerilari eibartarra Joko Olinpikoetara sailkatzen den lehen aldia da

Nola izan zen albistea jaso zenuen momentua?

Londresko europeotik aurrera denbora luzez genbilen itxaroten. Banekien esperantza puntu txiki bat bazegoela. Oso gogorra zen egunero entrenatzera joatea jakin gabe zeozertarako balioko ote zuen. Egunero galdetzen nuen ea berririk bazuten eta haiek lasai egoteko esaten zidaten. Ekainaren 10ean isten zen plazoa eta banekien data horretan zerbait jakingo nuela. Pare bat egun pasa ziren eta orduan jakin genuen Britainia Handiak baja eman zuela, beraz guk inskripzioa egin genuen eta dena legezkoa zela esatea falta zitzaien. Hurrengo egunean eman ziguten baiezkoa eta poz izugarria izan zen. Orain beste sei aste ditut, nahiko zaila izango da pixka bat erreta nagoelako baina azkenean lagunekin eta familiarekin deskonektatuko dut zertxobait eta askoz hobeto eramango dut.

Madrilera zoaz orain entrenatzera, jada errelebu horietan zentratuko zara?

Bai, laurok elkartuko gara denok batera lan egiteko, taldean elkarri motibatzen bait gara. Sei aste falta dira, lan asko egin behar dugu eta aste hauek ahalik eta hobe eramaten saiatuko naiz. Abuztuaren 7an daukat froga baina gu uztailaren 29an goaz, bertan entrenatzen arituko gara txapelketa egunera arte. Igeriketa frogak ez dira 13ra arte amaitzen beraz han egongo gara ere aste osoa taldekideak animatzen eta kirolaz gozatzen.

Zer espero duzu Rion edo zein helburu duzu?

Hasteko, niretzat ametsa da. Helburu zehatz bezala nire minima indibiduala lortzea izango da. Niretzako aukera oso polita da esperientzia bizitzeko. Disfrutatzera eta esperientzia bizitzera noa. Finalera sartzeko izugarrizko maila behar da, oso zaila ikusten dut, baina nire aldetik dena emango dut.

 

logoa_blogGOTeko blogariak (Maria López, Irati Aguirre, Aitor Biain eta Jon Altuna) Joko Olinpikoen berri ematen. Egitasmo hau Gazteaukera eta Bat Basque Team-en elkarlanaren ondorio da.