Badakigu parte hartzaileen indarra, ahalmen fisikoa edo trebetasunak neurtzen dituen jarduera edo jolasa dela kirola, eta indibidualki edo taldeka eta leku estalian edo aire librean praktikatu daitekeela. Kondizio eta izate guztiak hartzen ditu barne: herriko frontoian lagunartean botatako pala saiotik, Rio de Janeiron ospatuko diren Joko Olinpiko eta Paralinpikoetaraino.

Kirola egiten duen pertsonaren arabera, kirolak izendapen bat edo bestea hartzen du. Horrela, ezintasunen bat dutenek praktikatzen duten kirolari kirol egokitua deritzo. Ezintasunaren ondorioz kirola bere osotasunean egiteko eragozpenak dituztenean, baina arauen edo materialen egokitzapenak eginez adibidez, ezintasunik ez dutenekin praktikatzen dutenean, berriz, kirol inklusiboa deritzo. Hortaz, kirol egokitua eta kirol inklusiboa dira aniztasunari erantzuna ematen diotenkirol ereduak. Kirolari paralinpiarrei soilik zuzendutako kirolak ere badaude: boccia eta goalball-a.3

Kirol egokituak XX. mende hasieran ikusi zue nargia. 1944. urtera arte ordea, ez zuen presentzia nabarmenik izan; Ludwig Guttman doktorea Ingalaterrako Stoke Mandeville ospitalean terapia gisa aplikatzen hasi zen arte hain zuzen. II. Mundu Gerran muineko lesioa izan zutenentzako errehabilitazioa egiteko modu praktikoa eta ludikoa zen, tratamendu medikoaren osagarri izanez.

Guttman-ek kirolaren bitartez gaixoaren ongizate psikologikoa eta denbora librearen erabilera onuragarria bilatzen zuen. Denboraren poderioz aldiz, kirol diziplinak sistema neuromuskularrean eragin positiboa eta birgizarteratzen laguntzen zuela ohartu zen.

Kirol egokituaren inportantziaren inguruan ez dago ezbairik: desabantaila fisiko, psikiko, sentsorial, gabezia kultural… egoeran dauden pertsonen bizi kalitatea hobetzen baitu. Izan ere, hainbat onura eskaintzen dizkie ezintasunen bat duten pertsonei:

  • Errehabilitazioa, ahalmen gutxituen hobekuntza ahalbidetzen du.
  • Autonomia pertsonalaren garapenean mesede egiten du.
  • Integrazio soziala, gizartean integratzen laguntzen du.
  • Norberaren autoestimua eta garapen pertsonala hobetzen ditu.
  • Gainditze pertsonala bultzatzen eta indartzen du.5108bf52f530e1c13876cf510a6a4ef3

Kirol egokitua eredu inklusibo baterantz zuzentzeko tresna oso baliagarria da eta federazio-egiturei, Joko Paralinpikoak bezalako goi-mailako lehiaketa estrukturei, aisiari… esker bere egitura asko ari da sendotzen. Euskadi mailan esate baterako, Kirol Egokituaren Euskal Federazioarekin (KEEF) aurkitzen gara, non bere helburua urritasun fisikoak, psikikoak, sentsorialak eta mistoak dituzten pertsonentzako kirol egokitua sustatzea eta antolatzea den. 2004. urtean hasi zuen bere ibilbidea. Aurrez Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan baziren kirol egokituan lan egiten zuten hainbat federazio.

Halaber, haurtzarotik, hots, Derrigorrezko Hezkuntzako etapatik hasi behar da Gorputz Hezkuntzako saioetan hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen inklusioa sustatzen. 1994. urtean UNESCOk Salamancan antolatutako konferentzia batean eman zitzaion hasiera bazterketatik inklusiorako bideari. Salamancako Adierazpena deritzon dokumentuak haur guztiek hezkuntza jasotzeko eskubidea dutela dio, euren baldintza fisikoak, intelektualak, emozionalak, sozialak, linguistikoak, etab. edonolakoak direla ere.IMG_2017Jolasak haurrei bere inguru sozialean hainbat gaitasun berri praktikan jartzeko aukera ematen die. Haurtzaroan umeek jolasaren bitartez oinarrizko portaera eta erlazio arauak barneratzen dituzte, baita hizkuntzaren, keinuen bidezko hizkuntzaren eta abarren hobekuntza ere.

Hala, funtsezkoena eta gomendagarriena ezintasunen bat duten haurrak testuinguru ahalik eta inklusiboenean egotea da, euren berdinkideekin erlazionatu ahal izateko. Horretarako, curriculum egokitzapenak, laguntza teknikoak, errefortzu orduak, taldekatze malguetan lan egitea, etab. bezalako baliabideak erabiliz.

Pasa deIMG_0744n maiatzaren 26an Donostiako Tabakaleran Kirol Egokituaren Euskal Federazioaren eskutik “Gau Paralinpikoa” ekitaldia ospatu zen, non kirol egokitua bistaratu zen eta euskal kirolari paralinpikoei gizarte-babesa eman zitzaien. Iñigo Urkullu lehendakaria ekitaldia bertan izan zen eta “gizarte inklusiboagoa eta justuagoa” sustatzeko konpromisoa hartu zuen.

Richard Oribe, Alex Prior, Fernando Mitxelena, Txema Avendaño, Amador Granados, Iker Sastre, Aitor Puertas, Asier Aguirre, Asier Garcia, David Mouriz, Rakel Mateo, etab. merezimendu guztiz omenduak izan ziren. Ezintasun baino askoz ere ahalmen eta trebetasun gehiago dituztela erakutsi digute, euren esfortzu eta bizitzari aurre egiteko duten jarrerarekin guztion eredu direla irakatsiz.

Bloggers de GOT (Urkologoa_blog Zabala Camino, Iñaki Lasa Etura, Nerea Gurrutxaga Zuatzubizkar y Uxue Otxoa Alberdi) informando sobre los Juegos Paralímpicos. Esta iniciativa es fruto de la colaboración entre Gazteaukera y Basque Team.