katez1

Indartsu datozkigu Leitzako Katez taldeko 6 gazteak. Aurten Gaztea Maketa lehiaketako publikoaren GazteBizhitza saria eskuratu dute, “Hotz” kantuari esker. Taldekideekin hitz egiteko aukera izan dugu beraien musika ibilbideaz eta hemendik aurre dituzten asmo eta planez.

Zorionak!, berriki Gaztea Maketa Lehiaketako publikoaren GazteBizHitza saria irabazi duzue (2.500€) “Hotz” kantarekin. Kanta honek bero jarri duela dirudi publikoa, espero zenuten saria?

Egia esan ez genuen hau espero! Maketa lehiaketan parte hartzearen helburua ez zen finalera iritsea inonidk inora eta sorpresa oso polita izan da. Alde honetatik oso eskertuta gaude bozkatu digun entzule guztiei eta gaztea maketa lehiaketako antolatzaile guztiei aukera hau eman izanagatik.

Zer trasmititzen duela uste duzue kantuak?

Galdera nahiko zaila da hau. Esan daiteke kantu honetan ahotsak kantatzen duten modua ez dela Euskal Herrian ohikoena orduan ezberdintasun puntu hau trasmititu dezakela pentsatu nahi dugu, zerbait esateagatik.

katez2

Zuen lehen diskoa “Begi itsuak” plazaratu berri duzue, nolakoa izan da grabaketaren esperientzia eta prosezua?

Esperientzia orokorrean oso onuragarria talde modura garatzeko, prozesu guztia autogestionatua izan delako batez ere. Grabaketan arazo batzuk izan genituen baina azkenean nahasketa ona geratu da. Bestetik, lehen diska izatearekin antolamendua pixka bat desordenatua izan zela onartu behar dugu, baina emaitzarekin oso pozik gaude. Bigarren diskarako ikasgai modura balio digu honek!

19-23 urteko gazteak izanik nola moldatzen zarete taldea eta bestelako zereginak (ikasketak, lana…) uztartzeko?

Hau ere asko hitz egin dugun gai bat izan da, izan ere bi taldekideek Bilbon ikasten dute eta herrira (Leitza) asteburuetan bakarrik etortzen dira. Bestetik, lana egiten duten taldekideak ere badaude, orduan aste bukaeretan entsaio bat gutxienez egitea da gure helburua nahiz eta gehiago ere egin izan ditugun. Ohituran eta konpromisoan oinarritzen da gehienbat.

katez4

Talde gaztea baina indartsua, metal melodikoa jorratzen ari zarete sei kideok, zein ekarpen egiten dio bakoitzak taldeari?

Esan daiteke bakoitzak bere ekarpen propioa egiten diola taldeari eta oraingoz nahiko emaiza onak ekarri dizkigula nahasketa honek. Baina batez ere kantatzeko bi modu ezberdinetan nabaritzen da ekarpen hau. Unai-k (oihua) abestiari indarra eta gorputza ematen dion bitartean Markel-ek (melodia) goxotasuna eta ohikoagoa den puntu bat ematen dio. Beste taldekideak gure ekarpena ahalik eta aberatsena izatea saiatzen gara!

Zeintzuk dira zuen talde kuttunak edo inspirazio iturri izan direnak musika ibilbidean?

Talde bat baino gehiago izan dira. Nola ez, Euskal Herritik Berri Txarrak eta atzerritik Rise Against eta Bullet for my Valentain esan genezake. Baina azkenean entzuten dugun musika guztiaren nahasketa bat egiten dela uste dugu.

katez3

Hogeitik gora kontzertu emanak dituzue eta jadanik taula gainean eskarmendua baduzue, udarako zein da zuen plana?

Udarako plana kontzertuak ematea da gure izena zabaltzeko eta ondo pasatzeko batez ere hau da eta mundu honen alde politena. Arantza Rock eta Bilboko Kafe Antzokian emanen ditugun kontzertuak dira horietako batzuk, ikustera joatea animatzen zaituztegu! Gure musika zabaltzea eta jendeari gustatzea da helburua bai udan eta bai urte osoan zehar!